Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Dantza tradizionalak izanen dira Zaldi Zuriaren zokoan, bertakoentzat nahiz bisitarientzat, igande eguerdian

Dantza tradizionalak izanen dira Zaldi Zuriaren zokoan, bertakoentzat nahiz bisitarientzat, igande eguerdian

Lau Urrats taldeak gitarra- eta txistu-musika joko du, eta irakasle batek turistei dantzatzen irakatsiko die bertako parte-hartzaileen laguntzarekin

Iruñeko Udalaren turistei bereziki zuzendutako programazioaren barruan, A bailar: Dantzara udako programaren bigarren eta azken saioa izango da igandean, 12:00etan, Zaldi Zuriaren zokoan. Lau Urrats taldeak dantza tradizionalak ikusteko eta dantzatzeko aukera eskainiko die harresiaren txoko honetara hurbiltzen diren guztiei, betiere zailtasun tekniko txikiarekin eta 90 minutuz, gutxi gorabehera. Javier Arteta txistularia eta Mikel Lumbreras gitarra-jotzailea arituko dira musika jotzen, eta Pedro Romeok egingo ditu dantza-irakasle lanak dantzatzera animatzen diren bisitariekin.

Herritarrak ere gonbidatuta daude dantza tradizionalak dantzatzera edo dantzatzen ikastera. Halaber, eskatzen duten turistei laguntzen ere aritu daitezke. Jarduera ludiko honen bidez lortu nahi da dantzan aritzen direnek ongi pasatzea eta ikusleak, folklore-lagin hauek ikusteaz gain, jabetu daitezela Nafarroako kultur tradizioen aniztasunaz eta aberastasunaz.

Lau Urrats 2013an sortu zen, baina hiru taldekideek folklorean duten esperientzia batuta, 120tik gora urte dira. Larratz eta Iruña taldea dantza-taldeetatik etorritako lagunek sortu zuten Lau Urrats, folklorea sustatzeko asmoz. Mikel Lumbrerasek (gitarra) eta Javier Artetak (txistua eta perkusioa) Pedro Romeo dantza-maisua bereganatu zuten talderako, eta harrezkero, dantzaldietan ikusleen behar eta gaitasunetara egokitzen dira. Halaber, koreografiaren bat ere sortu dute, hala nola Iturengo arotza melodia herrikoia, betiere tradizioa errespetatuta.

Iruñean, 2018ko uztailaren 27an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo