Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Argazki-, pintura-, eskultura- eta bideo-erakusketa bat ikusgai Ziudadelan, Los Bragales bildumako nazioko zein nazioarteko berrogeita hamar artistare

Argazki-, pintura-, eskultura- eta bideo-erakusketa bat ikusgai Ziudadelan, Los Bragales bildumako nazioko zein nazioarteko berrogeita hamar artistare

Irailaren 9ra bitarte bisitatu daiteke eszenari, adierazpenari eta ekintzaren ideiari buruzko artelan garaikideen erakusketa

Eszenak: ekintza eta adierazpena erakusketak argazki-, pintura-, eskultura- eta bideo-artelanen sorta bat erakutsiko digu, Los Bragales bildumako nazioko zein nazioarteko berrogeita hamar artistak egindakoak. Los Bragales bilduma garrantzitsuenetakoa da nazioarteko bildumagintza pribatuaren esparruko penintsulako bildumetan, erakusketa aurkezteko prentsaurrekoan azaldu duten bezala Javier Manzanos Ondareko eta Arte plastikoetako udal-teknikariak, Jaime Sordo bildumaren jabeak eta Alicia Ventura erakusketaren komisarioak. Azpimarratu dutenez, hau da lehenbiziko aukera Iruñean biltzeko nazioko zein nazioarteko artearen munduan egun diren artistarik garrantzitsuenetako eta erreferentzialenetako batzuk.

Erakusketa irailaren 9ra bitarte bisitatu daiteke, asteartetik ostiralera (18:30 - 21:00), larunbatetan (12:00 - 14:00 eta 18:30 - 21:00) eta igandeetan zein jaiegunetan (12:00 14:00). Los Bragales bilduma Jaime Sordo hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik egiten ari den lanari esker jaio zen, orduan eskuratu baitzituen lehen lanak.

Iruñean, 2018ko uztailaren 26an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo