Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñean erroldatutakoek urriaren 15a arte eska ditzakete diru-laguntzak euskara ikasteko ikastaro presentzialetan, online ikastaroetan eta barnetegiet

Iruñean erroldatutakoek urriaren 15a arte eska ditzakete diru-laguntzak euskara ikasteko ikastaro presentzialetan, online ikastaroetan eta barnetegiet

Deialdia 38.000 euroz hornitua dago, iaz baino 3.000 euro gehiagoz, eta bateragarria da bestelako laguntzekin

Iruñeko Udalak urriaren 15a arte ireki du epea laguntzak eskatzeko ikastaro presentzialetan, online ikastaroetan eta barnetegietan euskara ikasteko. Deialdia Iruñean erroldaturik dauden pertsonei zuzenduta dago, eta 38.000 euroz hornitua dago, 2017an baino 3.000 euro gehiagoz. Aurten, berritasun gisara, Udalaren diru-laguntza bateragarria da beste edozein administraziok, entitatek edo pertsonak xede bererako emandako bestelako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin -betiere egindako gastua gainditzen ez bada-. Deialdiaren oinarriak 2018ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23koan, argitaratu dira.

Diru-laguntzak emanen zaizkie euskara ikastegi homologatuetan ikasi dutenei, baldin eta ikaskuntza 2017-2018ko ikasturtean ikastaro estentsiboetan eta online ikastaroetan eta 2017ko urritik 2018ko irailera bitarte kanpoko zein barnetegietako ikastaro trinkoetan egin badute (aipatu hilabete horiek barne hartuta, betiere).

Deialdian 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal dute -edo adin hori 2018an zehar betetzen dutenek-, baldin eta Iruñean erroldaturik badaude, diru-laguntza zer ikastarotarako eskatu eta hori hasi baino urtebete lehenagotik, gutxienez, eta hark irauten duen bitartean. Halaber, diru-laguntza eskatu ahal izateko, egindako ikastaroari dagozkion ikastorduen % 85 eginak eduki behar dira, gutxienez.

Iruñean, 2018ko uztailaren 24an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo