Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Sei komunikabide eta hiru profesional aurkeztuko dira Iruñeko Udalak deitutako Berdintasun arloko Kazetaritza Jardunbide Egokien I. Lehiaketara

Sei komunikabide eta hiru profesional aurkeztuko dira Iruñeko Udalak deitutako Berdintasun arloko Kazetaritza Jardunbide Egokien I. Lehiaketara

Beste aurrerapauso bat da profesionalak, kazetaritza-enpresak eta administrazio publikoak egiten ari diren hausnarketa-lan bateratuan

Sei komunikabidek erantzun diote Iruñeko Udalaren proposamenari, zeinak aurten abiatu baitu 2018ko Sanferminetan Berdintasun arloko Kazetaritza Jardunbide Egokien I. Lehiaketa. Diario de Navarra, Diario de Noticias, Berria, Hamaika Telebista, La Vanguardia eta Euskalerria Irratia komunikabideak lehiatuko dira edozein lurraldetako komunikabideek emandako informaziorik onenarendako saria lortzeko. Halaber, hiru profesionalek beren hautagaitzak aurkeztu dituzte kazetaritza-lanik onenarendako saria eskuratzeko. Guztira, epaimahaiak gaztelaniaz eta euskaraz egindako 37 lan aztertu beharko ditu, izan ere, aurkeztutako batzuk banakako piezak dira, eta beste batzuk, erreportaje formatuko pieza-sortak.

Lehiaketa Iruñeko Udalak antolatu du, Iruñeko III. Berdintasun Planaren barruan (2016-2022). Izan ere, dituen helburuetako bat da hedabideen inplikazioa erraztea kalitatezko berriemaile eta iritzi-sortzaile gisa, desberdintasunari loturiko balio tradizionalak kolokan jartzearekin batera.

Epaimahaia laster bilduko da, eta bertan arituko dira Berdintasunean eta Komunikazioan adituak diren zenbait teknikari, emakume bat, Emakumearen Udal Kontseiluaren izenean, eta Komunikazioan eta Feminismoan adituak diren zenbait pertsona. Lehiaketaren oinarrien arabera, hautagaitzak baloratzean honako hauek kontuan hartuko dira: emakumeen -beren aniztasunean- parte-hartzearen eta protagonismoaren hedapena 2018ko sanferminetan, informazioaren tratamendua testuinguruan egoki kokaturik egotea emakumeen aurkako indarkeriarik egonez gero, eta informazioa ematea Udalak eraso sexistei aurre egiteko abiatutako estrategiaren inguruan eta emakumeek 2018ko sanferminetan indarkeriarik pairatuz gero eskura jarritako baliabideen inguruan.

Iruñeko Udaleko Berdintasuneko Alorrak argitaratu eta hedatu ahalko ditu saritutako proposamenak eta saritu gabekoak, berdintasun-gaietan esperientzia-trukeak errazteko asmoz.

Iruñean, 2018ko uztailaren 23an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo