Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Zabalguneko Auzo Unitatea Aita Calatayud kalera itzuliko da datorren astean bertako lokala zaharberritzeko lanen ostean, zeinetan Udalak 227.000 euro

Zabalguneko Auzo Unitatea Aita Calatayud kalera itzuliko da datorren astean bertako lokala zaharberritzeko lanen ostean, zeinetan Udalak 227.000 euro

Lekualdatzea astelehenetik asteazkenera egingo da eta telefono bidez soilik emango da arreta; ostegunetik aurrera, hilak 26, egoitza zabalik egongo da

Zabalguneko Auzo Unitatea Aita Calatayud kaleko 4-6ko behean egongo da berriz datorren astetik aurrera, amaitu baitira bertako lokalak zaharberritzeko lanak, zeinetan Udalak 227.000 eurotik gorako inbertsioa egin baitu. Astelehen, astearte eta asteazkenean (hilak 23, 24 eta 25) egingo dute lekualdatzea Amaia kaletik, bertan egon baita aldi baterako egoitza; egun horietan telefono bidez bakarrik emango da arta, 948 420768 telefonoan, baina behar izatera aurrez aurreko hitzordua adostuko da. Ostegunetik aurrera, hilak 26, zaharberritutako lokalak irekiko dira.

Obren bidez zentroaren barne-antolamendua aldatu da, fatxadan leiho gehiago zabaldu dira eta klimatizazio-instalazioak ordeztu dira; horiez gain beste zenbait jarduketa gauzatu dira, lokalak egokitzeko erabiltzaileen beharrekin eta indarreko araudiekin bat.

Zabalguneko auzo-unitatea Aita Calatayud kaleko 4ko etxebizitza-eraikinaren beheko solairuan dago. 222,4 metro koadroko azalera eraikia dauka, eta lan proiektuak espazioak berrantolatu ditu, okupatuta izan ohi diren bulego eta gelak ipar-mendebaldeko fatxadara orientatuz, hortik jasotzen baita argi naturalik gehien. Beti okupaturik ez dauden gelak (komunak, bilera-gela, instalazio-gela) lokalaren hego-ekialdeko mehelinera begira daude. Hori horrela, kanpoaldearekin zuzenean lotuta egon ez eta beti okupaturik egon ohi den gela bakarra administrazio-eremuarena da, baina argiztapen naturala izango du lokalaren estalkian den sabai-leihoari eta sarbidearen parean jendeari arreta emateko leihoari esker.

Iruñean, 2018ko uztailaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo