Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Harresietako Jaialdiko ikuskizunek antzerkia, zirkua, dantza eta musika eramango dute Ziudadelara eta Iruñeko harresietako zenbait txokotara, abuztuar

Harresietako Jaialdiko ikuskizunek antzerkia, zirkua, dantza eta musika eramango dute Ziudadelara eta Iruñeko harresietako zenbait txokotara, abuztuar

Udalaren udako kultur apustua osatzeko, Auzokale programak zinea, musika eta kale-ikuskizunak eramango ditu auzoetara

Hiriaren udako jaialdian, Iruñeko harresiak berriz ere eszenatoki natural paregabe bihurtzen dira abuztuan dantza-, musika-, zirku- eta antzerki-ikuskizunetarako. Hilaren 2tik 22ra, Harresietako Jaialdiaren barruan hogeita hamar bat ikuskizun eta musika-kontzertu izanen dira Ziudadelan, Guadalupeko bastioian, harresietako zenbait txokotan eta O-ko Andre Mariaren plazan. Gehien-gehienak doan dira, eta edozein adinetako jendeari irekiak.

Ilunabar eta gau magikoak espero dira, zirkua, antzerkia, musika eta pintura uztartuko dituzten akrobaziekin; era berean, aukera egongo da giza txoriaren kondaira ikusteko, zonbien inbasio bat bizitzeko, Amerikara bidaiatzeko country eta bluegrass musikaren erritmoari esker, baita Zenet taldearen erritmo latinoarekin dantzatzeko ere. Eskaintzak proposatzen digu ostiralero ilunabarrak O-ko Andre Mariaren Plazan pasatzea, bertan lantegiak, dantzak, antzerkia eta dantzaldi sozialak egingo baitira; halaber, dantza garaikideko ibilbideak egingo dira harresietako txokoetan barna, Zaldi Zuritik Jito Alai Frontoira.

Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek gaur goizean aurkeztu dute Harresietako Jaialdiaren hirugarren edizioa. Jaialdia Creacity proiektuaren barruan dago. Creacity mugaz gaindiko lan-ildo bat da, Iruña, Hondarribia eta Baionako gotorleku-ondarearen balio turistiko eta kulturala azpimarratzea helburu duena, berrikuntzan oinarritutako turismo kulturaleko eta sormen artistikoko ekimenen bidez. Creacity Espainia, Frantzia eta Andorra arteko Lurralde arteko Lankidetzako programaren funtsekin finantzatzen da (POCTEFA 2014-2020).

Abuzturako Iruñeko Udalak duen kultur apustua osatzeko, Auzokale programak hainbat jarduera kultur zentroetatik atera eta auzoetako plaza eta kaleetara eramango ditu. Kultura hiri osora zabalduko da edozein adinetako jendeari irekitako kontzertu eta antzerki-ikuskizunekin, zinema-gauekin -21 film proiektatuko dira atari zabalean auzo guztietako plazetan- eta ostiraletan Kondestablen Jacques Tatiren filmografiaren zati bat jorratuko duen ziklo berezi batekin.

Iruñean, 2018ko uztailaren 19an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo