Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Euskara sustatzeko jarduerak egin nahi dituzten erakundeek abuztuaren 3ra arte aurkez ditzakete diru-laguntza eskatzeko eskabideak

Euskara sustatzeko jarduerak egin nahi dituzten erakundeek abuztuaren 3ra arte aurkez ditzakete diru-laguntza eskatzeko eskabideak

Deialdiak 83.000 euroko aurrekontua du, eta zuzenduta dago aurtengo 10 lehen hilabeteetan Iruñean egiten diren proiektuei

Abuztuaren 3ra arte zabalik da epea irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteek eskabideak aurkez ditzaten Iruñean urtarrilaren 1etik urriaren 31ra euskara sustatzeko egiten dituzten jarduerendako finantziazioa lortze aldera.

Eskaera egiteko, eskabidea aurkeztu behar da udal-erregistroetan edo administrazio-araubideak ezartzen duen beste edozein bideren bidez. Eskabidearekin batera aurkeztu behar dira deialdian ezarritako agiriak. Deialdiaren oinarriak www.pamplona.es webgunean kontsultatu daitezke (lizitazioak, lehiaketak eta deialdiak // laguntzak eta diru-laguntzak atala). Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako Alorrak egin du deialdia, eta 2018 uztailaren 3ko NAOn eman zen argitara.

2017ko deialdiaren aldean, 500 euro handitu da aurrekontua, eta bi hilabete gutxiago hartzen ditu barne, aurreikusi baita 2019ko deialdian sartzea 2018ko azaroan eta abenduan egiten diren jarduerak. 2017ko deialdiak 82.500 euroko aurrekontua izan zuen, 2016koak baino % 27 gehiago (65.000 €), eta 2016ko aurrekontua 2015ekoa halako bi zen.

Deialdi honen bitartez, aurreko edizioan (2017) honako 13 entitate hauek egindako 20 proiektuk jaso zuten diru-laguntza: Euskaldunon Biltokia, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Dindaia Fundazioa, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Karrikiri Elkartea, Udako Euskal Unibertsitatea, Euskaraz Koop E, Nafarroako Bertsozale Elkartea, Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea Nafarroa, Nafarroa Retina Elkartea, Sortzen eta Arturo Campion Fundazioa.

Baldintzak, balorazio-irizpideak eta gastuen justifikazioa

Aurreko urteetan bezala, entitate eskatzaileek Iruñean egin behar dituzte jarduerak; jarduera horiek euskara sustatu eta normalizatzea izan behar dute xede, eta herritarrei irekiak izan.

Eskaerak baloratzeko irizpideek guztira 100 puntu jotzen dute: horietako 20 entitatearen izaerari buruzkoak dira; 30, proposamenaren kalitatea eta koherentziari dagozkie; eta gainerako 50 puntuetan baloratzen da zer nolako oihartzuna izango duen jarduerak Iruñean euskara normalizatzeaz bezainbatean. Honako alderdi hauek baloratuko dira, besteak beste: jardueren estrategia inklusiboak, genero-berdintasuna, euskararen erabilera elkarte eskatzaileetan, eta jardueraren hartzaileak biztanleen zein sektore diren -bereziki aintzat hartuko dira hizkuntza-ezagutza handiena duten sektoreei (haur eta gazteei) zuzendutakoak-. Aurtengo deialdian ahalegin berezia egin da balorazio-irizpideak ahalik eta objektiboenak izan daitezen, eta horretarako puntuatu daitezkeen kontzeptuak xehatu dira.

Proiektua baloratzean lortutako puntuazioaren arabera, diru-laguntzaren kopurua onartutako aurrekontuaren % 20, % 30 edo % 40 izaten ahalko da; izan ere, aurreko edizioko gehieneko eta gutxieneko kopuruak handitu dira, lehen proiektuaren % 10 eta % 30 baitziren.

Aurtengo deialdiaren beste berritasun bat da justifikazio-irizpideak txertatu direla, eta Udal Aholkularitza Juridikoak horien harira egindako jarraibide-agirian jasota daude.

Helburu nagusi gisa euskara sustatzea ez duten programetako jarduera kultural eta artistikoei beste diru-laguntza deialdi baten bidez erantzunen zaie, Kultura eta Hezkuntzako Alorrak deitzen duen proiektu kultural eta artistikoendako diru-laguntzen deialdiaren bidez, alegia.

Iruñean, 2018ko uztailaren 18an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo