Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Zabalik dago oraindik epea testuak Egile Berrientzako Euskarazko XXVIII. Literatur Lehiaketara aurkezteko

Zabalik dago oraindik epea testuak Egile Berrientzako Euskarazko XXVIII. Literatur Lehiaketara aurkezteko

Azaroaren 5a arte aurkez daitezke hiru modalitateetako lanak: poesia, narrazioa eta bertso-paperak

Azaroaren 5a arte egonen da irekita epea Egile berrientzako Euskarazko XXVIII. Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko, Nafarroako zein helbidea Nafarroan duten egileei zuzendutako lehiaketa. Modalitate bakoitzeko lan bat baino ez da aurkeztu behar, gai librekoa, euskaraz idatzia, jatorrizkoa eta argitaratu gabea. Lehiaketa hau deituta Iruñeko Udalak literatur lanik onenak saritu nahi ditu sariketako hiru modalitateetan: poesia, narrazioa eta bertso-paperak.

Lanak Udaleko Erregistro Orokorrean, erregistro osagarrietan edo indarra duten legeek aurreikusitako edozein bideren bitartez aurkeztu beharko dira. Lan bakoitzaren bosna kopia aurkeztu beharko dira, izenorde batez sinaturik, zein modalitatetara aurkezten den adierazita. Lanekin batera, gutunazal itxi bat aurkeztuko da, non sartuko baitira erabilitako izenordeari dagozkion datuak: izen-abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa. Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.

Oinarrietan hiru sari jaso dira modalitate bakoitzeko. Lehen saria 2.500 eurokoa da; bigarren saria, 1.000 eurokoa, eta hirugarren saria, 500 eurokoa. Epaimahaiak aukera du gehienez ere lau lanen aipamen berezia egiteko, 250 euroko saria dutenak, kontuan hartu gabe zer modalitatetakoak diren. Horiek guztiak sartuko dira Iruñeko Udalak saritutako lanekin argitaratu dezakeen lanean.

Lanak aurkezteko bateraezintasunei dagokienez, ezin izanen dira aurkeztu beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu dutenek. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta itzulpenak ere. Ezin dira aurkeztu, ezta ere, aurreko bi edizioetako batean edozein modalitatetako lehen saria jaso dutenek. Horiek, hala ere, aukera izanen dute beste modalitatetara aurkezteko.

Iruñean, 2018ko uztailaren 17an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo