Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Herritarrendako Arreta Telefonoa udako ohiko ordutegira itzuliko da astelehenean, hilaren 16an, eta berriz irekiko dira aurrez aurreko udal erregistro

Herritarrendako Arreta Telefonoa udako ohiko ordutegira itzuliko da astelehenean, hilaren 16an, eta berriz irekiko dira aurrez aurreko udal erregistro

Abuztuaren 31 bitarte telefono bidezko arreta 08:00etatik 15:00etara izanen da

010 Herritarrendako Arreta Telefonoak (948420100, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik edo tarifa lauarekin deituz gero) ordutegia zabalduko du berriz sanferminetako festak amaituta. Uztailaren 16tik (astelehena) abuztuaren 31ra bitarte, zerbitzuak udako ordutegia izanen du, hots, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Irailaren 1etik aurrera, larunbatarekin, telefonoak neguko ordutegia hartuko du, eta ohi bezala erantzunen du astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era.

Bestalde, udal bulego eta erregistroek berriz ere irekiko dituzte ateak. Hala ere, uztailaren 6tik 15era bitarte herritarrek aukera izan dute kontsultak eta izapideak Egoitza Elektronikoan egiteko, www.pamplona.es webgunean. Erregistro digitalaz gain, Iruñeko Udalak aurrez aurreko sei erregistro ditu, Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorra (Kale Nagusia, 2), eta bost erregistro beste udal eraikin batzuetan: Descalzos 72 , 2. solairua; Iratxeko Monasterioaren kalea 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería kalea, 40, beheko solairua, eta Eslava kalea, 1.

Iruñean, 2018ko uztailaren 14an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo