Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Kultur aniztasuna ardatz duen desfilea ibiliko da bihar arratsaldez erdialdeko kaleetan barna: badator berriz ‘Kulturen kalejira’

Kultur aniztasuna ardatz duen desfilea ibiliko da bihar arratsaldez erdialdeko kaleetan barna: badator berriz ‘Kulturen kalejira’

67 elkarte ezberdinetako 1.300 lagunek baino gehiagok erakutsiko dute Iruñeko "Aniztasuna kolore bizian", dantzan eta mazedonia banatuz

Udaletxe plazatik abiatuko da, 18:00etan, bigarren urtez jarraian sanferminetako azken orduak markatuko dituen festa giroko kalejira koloretsua. "Kulturen kalejira" da, desfile dibertigarri eta alaia, non jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonek "Aniztasuna kolore bizian" erakutsiko baitute, multikulturaltasuna erakusteko.

Haien herrietako jantzi tradizionalekin zein sanferminetako zuri-gorriarekin jantzita, Iruñean aniztasunak duen garrantzia aldarrikatu eta aldi berean erakutsiko dute Iruñeko honako komunitate hauetako 1.300 lagunek baino gehiagok: Peru, Senegal, Bolivia, Venezuela, Argentina, Kolonbia, Nikaragua, Bulgaria, Ekuador, Ukraina, Ijitoen Komunitatea, Mali eta Nigeria. Horiekin batera kultur aniztasunaren arloan aritzen diren entitateak ere ariko dira.

67 elkarteek Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorraren deiari erantzun diote programazio herrikoia eta denon artean landutakoa prestatzeko egin duen proposamenari, herritarrak eragile aktibo izan daitezen bilatuta. Halaber, ekimen honek helburu du guztien eskubide-berdintasuna defendatzea, jatorria edozein dutelarik ere, bazterkeria, arrazakeria eta xenofobiaren kontra egunero lan egiten duten kolektiboen lanari lagunduz. Horretaz gain, Kalejirak gogoeta bultzatu nahi du gizarteetan aniztasuna sartzeak ekartzen duen aberastasunari buruz.

Aurreko edizioan bezala, nahasketa aberats eta askotariko honen sinbolo gastronomiko moduan postre ezagun bat aukeratu da: mazedonia. Herritarren artean plater horren 1.000 anoa baino gehiago banatuko dira, Paris 365 jantokiak prestatuak, kalejiraren ibilbidean barna: Udaletxe plaza, Mercaderes, Chapitela, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, Comedias, Pozo Blanco eta Zapatería kaleak, Kontseiluko plaza eta San Frantzisko plaza. San Frantzisko plazan, kolektiboek dantzen emanaldia eginen dute, eta, gero, bidea hartuko dute berriz, Hilarión Eslava, Jarauta, San Lorenzo eta Kale Nagusitik, Udaletxe plazaraino.

Kulturen kalejirak bigarren urtez lotuko ditu, festa-ekitaldi handi batean, sanferminen identitate-zeinurik indartsu eta erakargarrienetako bi: musika eta dantza ibiltaria eta espazio publikoan elkarrekin jatea. Horren atzean badago gogoeta bat, hau da, Iruñeko festen nazioartekotasuna ez da bakarrik hiriak munduko leku guztietako jendea jasotzen duelako, baizik eta hiria kosmopolita delako urte osoan zehar bertan dauden herritar guztiei esker.

Iruñean, 2018ko uztailaren 13an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo