Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Dantzatu eta abesteko kalejira bat, kaleko antzerkiaren eskaintza familiendako: Los Rockolas musika-programa zuzenean Karlos III.ean

Dantzatu eta abesteko kalejira bat, kaleko antzerkiaren eskaintza familiendako: Los Rockolas musika-programa zuzenean Karlos III.ean

Almozandia konpainia aragoiarra Iruñean ere arituko da bere bira handiaren barruan

Uztailaren 11n (asteazkena) eta Iruñeko Udalaren programa ofizialaren Haurren egunarekin batera, Almozandia konpainia iritsiko zaigu. Hauxe da sanferminetan ari diren bosgarren aldia, eta 2018an dantzaldi formatuko ikuskizun bat helaraziko digute, Los Rockolas izenburuaz. Izan ere, Karlos III.ean, 21:00etatik aurrera, familiei zuzendutako musika-generoko zuzeneko telebista-programa bat antzeztuko dute.

Los Rockolas ikuskizunak ikusleen parte-hartze aktiboa eskatzen du, haiekin batera musikaren historia gertatu berria berraztertzeko, betiere txikienei agerian utzita zuzeneko telebista-saio baten zirrikituak. Hortaz, pertsonaien artean egonen dira errejidore bat, zuzendari bat, ikusleak, kamerak... bai eta publizitatea ere. Dantzaldi formatuko saio hau antzeztu da jadanik zenbait tokitan, hala nola Zaragoza, Gasteiz, Logroño, Santander, Bartzelona eta abarretan, eta ikusle-kopuru handia eduki du.

Ziklo honen hurrengo emanaldia Castellóko La FAM taldearena izanen da, uztailaren 12an, ostegunarekin. The wolves (Otsoak) dauka izenburu levantetarren proposamenak. Ez dira, baina, natura basatiaz ariko; izan ere, finantzen mundua irudikatuko dute: kalejiran exekutibo trajedunek desfilatuko dute, tamaina handiko irudi harrapakari gisara, zuzeneko musika lagun dutela.

Antzerkia kalean. 21:00. Karlos III.aren etorbidea

Uztailak 11

  • Rokolas
  • Almozandia (Zaragoza)

Uztailak 12

  • The wolves
  • La FAM (Castelló)

Iruñean, 2018ko uztailaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo