Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 5.800 korrikalari baino gehiago aurtengo sanferminetako lehen hiru entzierroetan

5.800 korrikalari baino gehiago aurtengo sanferminetako lehen hiru entzierroetan

Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizeko bileran jakin du bart piroteknia-materiala atzeman zela

5.866 korrikalarik parte hartu dute aurtengo sanferminetako lehen hiru entzierroetan. Lehenengo egunean, Puerto de San Lorenzoren zezenen entzierroan, 2.094 lagunek parte hartu zuten; 8an, José Escolarren zezenen lasterketan, 2.014k; eta atzo, Herederos de Cebada Gago ganadutegikoenean, 1.758 lagunek. Datuok Babes Zibileko Tokiko Batzordean jakinarazi dira gaur, eta batzorde horretan jakin da, baita ere, bart piroteknia-materiala atzeman zela.

Dei baten bidez ohartarazi da pertsona bat suziriak jaurtitzen ari zela San Gregorio kalean. Ondoren, Amaia kalea eta Orreaga etorbidearen arteko elkargunean bi pertsona aurkitu dituzte, 5 suziri, 6 ke-poto eta petardoekin. Konfiskatutako produktuen atzemate-akta egin ostean jakin da non saldu diren lehergailuak: San Domingo aldapako lokal batean. Lokal horretan piroteknia-material ugari konfiskatu da, eta zehapen-espedientea ireki zaio establezimenduaren jabeari.

Babes Zibileko Tokiko Batzordea erakunde-arteko organoa da, festa-egun guztietan eta uztailaren 15ean biltzen da, eta bertan Iruñeko Udaleko alor guztiak daude ordezkaturik. Halaber honako erakunde hauek ere parte hartzen dute, besteak beste: Nafarroako Gobernua, Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila; Osasunbidea, Gurutze Gorria eta DYA, eta Iruñerriko Mankomunitatea.

Atxilotu bat, ukituak egiteagatik jarritako salaketa baten harira

Datu horiez gain, Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean egindako bileran jakin du segurtasun kidegoek atxiloketa bat egin dutela azken orduetan, sexu-abusuengatik (ukituak) jarritako salaketa bati lotuta.

Salaketaren ondoren, emakumearen eskura jarri dira Nafarroako Gobernuko EAZ zerbitzuaren baliabideak orientazioa eta laguntza judizial zein psikologikoa emateko, bai eta halako egoerei erantzuteko Udalak dituen laguntza-baliabideak ere. Protokolo berria abiaraztearekin, Iruñeko Udalak lortu nahi duen helburuetako bat da biktimei babesa ematea, hala arta eta laguntza ematearen aldetik nola ikuspegi informatibotik. Horren bitartez ekidin nahi da, uneoro, gizarteak edo komunikabideek erasoa jasan duten emakumeak bigarrenez ere biktima bihur ditzaten, eta emakume horiek estigmatizatu edo errudun sentitu daitezen galarazi nahi da.

Iruñeko hiriak, bertako erakundeek eta herritarrek berretsi egin nahi dute gaitz hau hiritik eta bertako jaietatik errotik kentzeko konpromiso irmo eta argia, bat etorrita aurten abian jarri den kanpainaren leloarekin: Eraso sexistarik gabe, Iruña aske. Horrenbestez, Udalak pertsona erasotuak eta herritarrak oro har animatu nahi ditu era horretako jokabideak salatzera, hala ikuspegi judizialetik nola sozialetik, konbentzimendu osoa baitugu arbuio aktiboa dela jokabide gaitzesgarri horiei amaiera emateko.

Azkenik, Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean egin duen bileran jakin du bost lagun atxilotu dituztela azken 24 orduetan ebasketa nahiz lapurreta delituak direla-eta.

Zigor Kodeko definizioak

  • Sexu-erasoa: hor sartzen dira eduki sexualeko delituzko jokabideak, zeinetan larderia edo indarkeria egon den.
  • Sexu-abusua: hor sartzen dira eduki sexualeko delituzko jokabideak, zeinetan ez den larderia edo indarkeriarik egon.
  • Zigor Kodeko definizioak gorabehera, Iruñeko Udalak uste du salagarria dela pertsonen sexu-askatasuna hertsatzen duen edo eraso sexista den jokabide oro, eta arbuiorik irmoena merezi duela erakunde honen eta ordezkatzen dituen herritarren aldetik.

Iruñean, 2018ko uztailaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo