Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 2017ko sanferminetako su artifizialen bilduma onenaren saria jaso du José Vicente Caballerren Sanfermin-alegoria bildumak

2017ko sanferminetako su artifizialen bilduma onenaren saria jaso du José Vicente Caballerren Sanfermin-alegoria bildumak

Iruñeko alkateak gaur goizean banatu du lehiaketa horren XVIII. edizioaren saria

2017ko uztailaren 8an José Vicente Caballerrek Ziudadela goitik behera besarkatzea lortu zuen su digitalizatu modernoa erabilita. Horiexek izan ziren Su Artifizialen Nazioarteko XVIII. Lehiaketako epaimahaiak erabilitako hitzak Caballerren lana deskribatzeko: Sanfermin-alegoria, 2017ko lehiaketako lehen saria ekarri diona. Gaur goizean obra horren egileak saria jaso du Joseba Asiron Iruñeko alkatearen eskutik.

Urrezko San Fermin saria jaso du, garaikurra eta 5.000 euro banatzen dituena. Zilarrezko saria Fernando Manuel Machado da Silva Macedo portugaldarrak eraman du, Plenus bildumarekin (uztailaren 13n jaurtia); eta brontzezkoa, Alfonso Baños Muñoz granadarrak, lehiaketaren azken egunean, uztailaren 14an, jaurti zuen Ziudadela ederra bildumarekin.

Aurtengo edizioak bezala, Su Artifizialen Nazioarketeko Lehiaketan "egile" izena ere bazeraman iazkoak, su artifizialen bildumen diseinatzaileen lana nabarmentzeko. Irabazlearen diseinuei buruz epaimahaiak baloratu zuen "etengabe mugimenduan ari zen ikuskizuna" izan zela, eta "bikaina artifizioen garaierak maneiatzen eraiki zituen fatxada erraldoietan". Halaber, bereziki saritu dute "jaurtitzean bikain ikusarazi zela Valentziako nortasuna, eta horrela agerikoa izan zen ikusleekin lortutako konexioa".

Horretaz gain, Caballerren diseinuan nabarmendu ziren, epaimahaiaren arabera, "kartutxoen kalitate handia, hala kolore- nola soinu-efektuena, derrigorrezko konposizio asimetrikoaren definizio bikaina, horren jaurtiketa-anplitudea, inklinazio ezberdinak eta amaierako aireko mascletá ikusgarria", aktan jasota dagoen bezala.

Zilarrezko eta Brontzezko San Fermin

Iazko lehiaketak beste bi sari ere eman zituen -bigarrena eta hirugarrena-, nabarmendu ziren beste bi bildumari. Zilarrezko San Fermin sariak garaikurra eta 3.000 euro banatzen ditu, eta oraingoan Fernando Manuel Machado da Silva Macedo portugaldarrak irabazi du, (Macedos Piroteknia), uztailaren 13an aritu zena. Epaimahaiaren iritziz, Plenus bildumak "tiro bikaina eskaini zuen, trumoien kolpe hirukoitzekin eratuak sailen arteko banaketa markatzeko". Halaber, epaimahaiak aditzera eman zuen "homogeneotasuna lortu zuela estilo galaikoportugeseko trumoi-deskargen errepikapen etengabeaz, hori baliatuz amaierako sorkuntza ikusgarria lehertzeko, zeinean kolorezko bi aurrefinal baitzeuden, eta ondoren, indar handiko trumoi-amaiera".

Eta Brontzezko San Fermin sariaren bidez -garaikurra eta 2.000 euro- Pirotecnia Alpujarreña su-etxeko (Ugíjar, Granada) Alfonso Baños Muñozen lana aintzatetsi nahi izan da, uztailaren 14an, ostiralarekin, jaurtitako Ziudadela ederra ikuskizunaren harira. Epaimahaiaren arabera "lan bikaina erakutsi zuen, fatxada handiez, altuera ezberdinen maneiu egokiaz eta kontrol handiko itxierez". Ikuskizun horrekin "duintasun handiz estreinatu zen su artifizialen nazioarteko lehiaketan", nahiz eta ez zuen erabat aprobetxatu Ziudadelak eskainitako agertokia.

Epaimahaiburu Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabal izan zen, eta honako hauek aritu ziren epaimahaikide: Leandro Jiménez Paredes, piroteknian aditua; Jesús García Garzón, Madariaga laborategi ofizialeko piroteknia alorreko arduradun-ohia; eta Mikel Pagola Erviti, lehiaketako zuzendari artistikoa eta piroteknian aditua. José Luis Mosquera Sande Kultura eta Hezkuntzako Alorreko Teknikaria aritu da idazkari lanetan.

Iruñean, 2018ko uztailaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo