Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. La Yegros cumbia berriaren erregina argentinarrak erritmo tropikalez beteko du Munduko Musikak zikloaren agertokia, asteartean, Compañía plazan

La Yegros cumbia berriaren erregina argentinarrak erritmo tropikalez beteko du Munduko Musikak zikloaren agertokia, asteartean, Compañía plazan

Arratsaldean, musika elektronikoa izanen da Neurona Ta Erdi DJen saioarekin, 20:00etan.

Jazza amaituta, Munduko Musiken zikloa abiatuko da bihar, asteartearekin. Lau egunetan zehar -uztailaren 13ra bitarte-, hiru kontinentetako taldeak eta artistak arituko dira. Bertan, cumbia berriaren erregin La Yegrosen erritmo tropikalak entzuteko aukera egonen da Compañía plazan, 23:45ean. Emanaldi berezia izanen da, izan ere, maiatzean Bartzelonan eta Madrilen emandako kontzertuetan sarrerak agortu ostean, Espainiara itzuliko da kontzertu bakarra emateko, sanferminetako hau.

Frantzian bizi den argentinar honen musika nahasketa bitxia eta harrigarria da, barne hartzen duena hala chamame duba nola funky-kopla, baita rap-cumbia eta abestirik dantzagarrienak ere. Eromenezko erritmoek eta akordeoiak bat egiten dute elektronikarekin cumbiaren soinu berria gauzatzeko, Kolonbian sortu baina Latinoamerikan eta Europan hedatu den erritmoa. Amazonaseko kantu indigenen tonu altuei eta rap-kantari dotore baten melodia lasaiei esker, eszenaren erregina bilakatu zen La Yegros. Viene de Mi (2013) lehen diskoak hainbat influentzia bildu eta uztartzen ditu: musika tropikala, folklorea, reggaea, dancehalla, soula eta musika arabiarra.

Tokikoa eta era berean globala den soinu batekin, La Yegrosek jendea dantzan jartzen du kontzertuko lehen abestitik azkenera bitarte. Cumbiaren lehen dama eta bere banda mundu osoan zehar ibili dira; azken bi urteetan ia 20 herrialdetan egon dira, hainbat jaialditan: Mawazine (Maroko), Sziget (Hungaria), Trans Musicales (Rennes, Frantzia) eta Bahidoráko Inauteria (Mexiko). Magnetismo (2016) bigarren albumean hainbat artitstak parte hartu dute, eta argentinarrak azken urteotan nazioartean egindako 15 biretan bizitako esperientziak kontatzen ditu.

Arratsaldeko saioan, berriz ere 20:00etan, musika elektronikoa eta askotariko erritmoak izanen dira Neurona Ta Erdi DJen eskutik.

Iruñean, 2018ko uztailaren 9an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo