Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 55.000 lagun baino gehiago elkartu dira Foruetako lehenengo hiru kontzertuetan, La Pegatina, Berri Txarrak, Iseo and Dodosound With The Mousehunters e

55.000 lagun baino gehiago elkartu dira Foruetako lehenengo hiru kontzertuetan, La Pegatina, Berri Txarrak, Iseo and Dodosound With The Mousehunters e

Babes Zibileko Tokiko Batzordeak 600 euroko zehapenaren berri izan du, zezenen arreta erakarrita Entzierroaren Ordenantza urratzeagatik

55.000 lagun baino gehiago izan dira Foruen plazan egindako sanferminetako lehenengo hiru kontzertuetan, hau da, Los Caligaris, La Pegatina, Nathy Peluso, Iseo and Dodosound With The Mousehunters, Jupiter Jon eta Berri Txarrak taldeek emandako kontzertuetan. Foruen plazako aurtengo lehenen emanaldia Los Caligaris eta La Pegatina taldeek eman zuten, eta saio hartan plaza bete zuten bertaratutako 20.000 lagun baino gehiagok. Uztailaren 7an Nathy Peluso argentinarra eta Iseo and Dodosound izan ziren protagonista, eta, euria zela-eta, entzule gutxiago izan ziren aurreko gauarekin alderatuta, 15.000 lagun inguru izan baitziren. Eta bart, berriz ere 20.000 entzule inguru izan ziren Berri Txarrak Nafarroako rock taldea entzuten. Publiko gaztea bildu zen (batez besteko adina aurrekoetan baino txikiagoa zen), eta horrela lortu da kontzertu-ziklo honekin Udalak duen helburuetako bat.

Horretaz gain, Iruñeko Udaltzaingoak 600 euroko isuna jarri dio gaur, hutsegite larria egiteagatik, Irlandako lasterkari bati, zezenen arreta erakarrita Entzierroaren Ordenantza urratu baitu. Zezen-plazan izan da, eta zezenen arreta erakarri du toriletara sartu aurretik. Entzierroaren Udal Ordenantzaren 11. artikuluarekin bat, erabat debekatzen da "Zezenak ukitzea edo haien arreta erakartzea, edozein maneratan eta edozein arrazoirengatik, ibilbidean nahiz zezen-plazan bertan, eta bereziki zezenen adarrei heltzea eta zezenak ukitzea, ez bada harrapaketa bat galarazteko." Salaketarekin Nafarroako Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legean jasotako isunak jartzen dira.

Datu horien guztien berri izan du gau Babes Zibileko Tokiko Batzordea Erakunde-arteko organoak. Organo hori festa-egun guztietan eta uztailaren 15ean biltzen da, eta bertan Iruñeko Udaleko alorrak daude ordezkaturik. Halaber, honako erakunde hauek ere parte hartzen dute, besteak beste: Nafarroako Gobernua, Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila; Osasunbidea, Gurutze Gorria eta DYA, eta Iruñerriko Mankomunitatea.

Iruñean, 2018ko uztailaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo