Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Sanferminetako lehenengo bi egunetan 350.000 edalontzi berrerabilgarri baino gehiago erabili dira, eta horri esker, jasotako zaborra eta beira % 7tik

Sanferminetako lehenengo bi egunetan 350.000 edalontzi berrerabilgarri baino gehiago erabili dira, eta horri esker, jasotako zaborra eta beira % 7tik

246.000 lagunek hartu dute villavesa festetako lehen egunean, 2017an baino % 9 gehiago

80 festagunetan banatutako 500.000 edalontzi berrerabilgarrietatik 350.000 erabili dira jada 2018ko sanferminetako lehenengo bi egunetan. Edalontzi bakoitza, batezbeste, 3 eta 5 aldiz bitarte erabiltzen dela kontuan hartuta, erabili eta botatzeko 800.000 edalontzi baino gehiago erabiltzea ekidin da. Garbiketa-zerbitzuetako datuek aldaketa hau egiaztatzen dute: festetako lehen bi egunetan 216.840 kilo hondakin jaso dira hirian, iaz baino % 7,12 gutxiago.

Aurtengo sanferminetan edalontzi berrerabilgarriak banatu dira hiriko 59 tabernatan -batez ere Alde Zaharrean-, Zezen-plazan, Foruen plazan, Labrit pilotalekuan, zortzi herritar-guneetan eta hamar peñatan. Atzo 62.000 edalontzi garbitu ziren, jaso beharrekoen % 70 inguru; izan ere, Santuaren prozesioa zela-eta, ezin izan zen edalontzirik jaso Alde Zaharreko taberna eta peñetan, lan hori gaur egingo delarik.

Aurtengo daturik aipagarrienetako bat da beira gutxiago erabili dela. Beiraren gaikako bilketaren datuen arabera, 2017ko txupinazoarekin alderatuta, jasotako kopurua % 5 inguru jaitsi da festetako lehen egunean. Atzoko (uztailak 7) datuaren arabera, jaitsiera % 40,1ekoa izan da: 2017ko uztailaren 7an 58.750 kilo beira jaso ziren, eta atzo, aldiz, 34.740.

Datu horiek guztiak jakitera eman ditu Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean egin duen bileran (festetako bigarrena). Halaber, bileran garraio zerbitzu publikoaren inguruko lehenengo datuen berri eman da. Festetako lehen egunean 246.000 bidaiari zenbatu ziren villavesetan, iaz baino % 9 gehiago.

Bi salaketa ukituak egiteagatik, eta pertsona bat atxiloturik

Datu horiez gain, Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean egin duen bileran jakin du segurtasun kidegoek atxiloketa bat egin dutela azken orduetan, sexu-abusuengatik (ukituak) jarritako salaketa bati lotuta. Era berean, festetako bigarren egunaren balantzeak jasotzen duenez, beste salaketa bat jarri da sexu-abusuengatik, eta kasu horretan ere, ukituengatik.

Salaketen ondoren, emakumeen eskura jarri dira halako egoerei erantzuteko Udalak dituen orientazioa eta laguntza judizial zein psikologikoa emateko baliabideak. Protokolo berria abiaraztearekin, Iruñeko Udalak lortu nahi duen helburuetako bat biktimei babesa ematea da, hala arta eta laguntza ematearen aldetik nola ikuspegi informatibotik. Horren bitartez ekidin nahi da, uneoro, gizarteak edo komunikabideek erasoa jasan duten emakumeak bigarrenez ere biktima bihur ditzaten, eta emakume horiek estigmatizatu edo errudun sentitu daitezen.

Iruñeko hiriak, bertako erakundeek eta herritarrek berretsi egin nahi dute gaitz hau hiritik eta bertako jaietatik errotik kentzeko konpromiso irmo eta argia, bat etorrita aurten abian jarri den kanpainaren leloarekin: Eraso sexistarik gabe, Iruña aske. Horrenbestez, Udalak pertsona erasotuak eta herritarrak oro har animatu nahi ditu era horretako jokabideak salatzera, hala ikuspegi judizialetik nola sozialetik, konbentzimendu osoa baitugu arbuio aktiboa dela jokabide gaitzesgarri horiei amaiera emateko.

Azkenik, Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean egin duen bileran jakin du bederatzi lagun atxilotu dituztela azken 24 orduetan ebasketa nahiz lapurreta delituak direla-eta.

Zigor Kodeko definizioak

  • Sexu-erasoa: hor sartzen dira eduki sexualeko delituzko jokabideak, zeinetan larderia edo indarkeria egon den.
  • Sexu-abusua: hor sartzen dira eduki sexualeko delituzko jokabideak, zeinetan ez den larderia edo indarkeriarik egon.
  • Zigor Kodeko definizioak gorabehera, Iruñeko Udalak uste du salagarria dela pertsonen sexu-askatasuna hertsatzen duen edo eraso sexista den jokabide oro, eta arbuiorik irmoena merezi duela erakunde honen eta ordezkatzen dituen herritarren aldetik.

Iruñean, 2018ko uztailaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo