Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Sanferminetako Txistularien Alardea bihar izanen da, astelehenarekin, San Jose plazan, eta natura, eguzkia eta ura omentzea du xede

Sanferminetako Txistularien Alardea bihar izanen da, astelehenarekin, San Jose plazan, eta natura, eguzkia eta ura omentzea du xede

Alardearen 59. edizioa 13etan hasiko da, eta 111 txistulari eta musikari arituko dira Ama Lur, Eguzki eta Ur ikuskizunean.

Bihar izanen da, uztailaren 9an, astelehenarekin, 13:00etan,sanferminetako Txistularien Alarde tradizionala -59. edizioa eginen du aurten- San Jose plazan, eta natura, eguzkia eta ura omentzea du xede. Ama Lur, Eguzki eta Ur izenburupean, ikuskizunak 111 txistulari eta musikari bilduko ditu eszenatokiaren gainean. Patxi Rodríguez da Alardearen zuzendari eta koordinatzaile, zuzendaritza musikala Aitor Urquizaren esku dago, eta antolakuntza Nafarroako Euskal Herriko Txistulari Elkarteak egin du.

Ikuskizun honek duela urte batzuetatik hona urratutako ildoan jarraitzen du; izan ere, Txistularien Alardeak apustua egin du forma sortzaile berrien alde egiteko, txistuak protagonista nagusia izaten segitzen duen ikuskizunen bidez, baina lan-ildo berriekin bat, txistuaren irudi modernoa eta malgua erabilita.

Obra hamabi gaitan banatzen da, zenbait egileren eskutik, hala nola Íñigo Casalí, Joaquín A. Lecumberri, Jesús Mari Beltza, Aitor Urquiza, Jokin Zabalza eta Urtzi Iraizoz Remiro. Konposizio bakoitzaren izenburuak adierazten duen moduan, pieza horiek urteko hilabeteak islatzen dituzte, eta entzuleak murgilduko dituzte udazken, negu, udaberri eta udako sentsazioetan. Hilabeteen izenek ere beren ezaugarrien berri ematen digute, eta pertsonak, urtaroek markatzen duten bezala, beren bizitza eta erritmoak egokitzen doaz naturaren berezko zikloarekin batera. Otsail hotzak (Otsail, Otzail) gogora dakarzkigu otsoak, egurats gorria, izotzak, aterpearen beharra. Uztailaren (Uztail, Garil) eta abuztuaren (Agorril, Abuztu) beroak , bestalde, uzta, bihitegi betea, eta, noski, festa.

Natura bizi

Ikuskizunaren izenburuan dator "Eguzki eta Ur", alegia, natura bizitzaz beteko dela bermatzen duen konbinazioa. Bizitza bakarra, pertsonek konpartitu beharrekoa. Musika-egileen arabera, natura bizi behar dugu hura ezagutzeko; ezagutu behar dugu, maitatzeko, eta maitatu, errespetatzeko. Izan ere, munduko beste kulturetan bezala, gureak ere oinarri hartzen ditu zenbait elementu bere egutegia osatzeko, hala nola eguzkia (eguzki, egun), ilargia (ilargi, hil), ura (ur, urte).

Txistularien alardea 1959az geroztik egiten da sanferminetan, eta horrek programako ekitaldirik zaharrenetako bat bihurtu du. XIV. mendetik aurrera jasota dago agirietan txistuaren presentzia sanferminetan. Harrezkero, zenbaezinak dira festetan parte hartu zuten txistularien testigantzak gaur egunera arte mantentzen den tradizioan, zenbait ekitalditan, hala nola Biribilketan, txistu- eta gaita-dantzaldietan edo jaietan zehar Erraldoien eta Buruhaundien kalejiretan. Alardeen azken edizioetan ia 4.000 ikusle izan dira.

Iruñean, 2018ko uztailaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo