Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Babes Zibileko Gobernu Batzordeak festetako lehen eguna aztertu du: dena normaltasunez joan da, ez da ezer larririk gertatu

Babes Zibileko Gobernu Batzordeak festetako lehen eguna aztertu du: dena normaltasunez joan da, ez da ezer larririk gertatu

Festetako lehen eguneko garbiketa-lanetan iaz baino % 0,25 zabor eta beira gutxiago jaso da.

Babes Zibileko Gobernu Batzordea gaur goizean bildu da sanferminetako lehen eguna aztertzeko: dena normaltasunez joan da, festa giroan eta ezer larririk gertatu gabe. Bileran jakitera eman dute festetako lehen eguneko garbiketa-lanetan iaz baino % 0,25 zabor eta beira gutxiago jaso dela hiriko karriketan.

Beiraren gaikako bilketa % 4,98 gutxiago izan da aurten 2017an baino. Sanfermin hauetako 6an 48.460 kilo beira jaso dira, eta iazkoan, 51.000. Zabor-bilketari dagokionez, % 5,18 handitu da: 32.840 kilo 2017an, eta 34.540 kilo 2018an. Kaleen garbiketa-lanetan, 6.080 kilo jaso dituzte aurten, iaz baino % 11,36 gehiago (5.460 kilo). Guztira, 89.080 kilo beira, zabor eta hondakin jaso dituzte aurten Iruñeko kaleetan, 2017. urtean, bestalde, 89.300 kilo. % 10 handitu da tabernetan eta ostalaritza-establezimenduetan jasotako beira-kopurua; hortaz, gora egin du birziklatutako ehunekoak.

Babes Zibileko Tokiko Batzordea erakunde-arteko organoa da, festa-egun guztietan eta uztailaren 15ean biltzen da, eta bertan Iruñeko Udaleko alor guztiak daude ordezkaturik. Halaber honako erakunde hauek ere parte hartzen dute, besteak beste: Nafarroako Gobernua, Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila; Osasunbidea, Gurutze Gorria eta DYA, eta Iruñerriko Mankomunitatea.

Zazpi atxilotu, jabetzaren kontrako delituengatik

Polizia kidego ezberdinek 7 pertsona atxilotu dituzte festetako lehen egunean jabetzaren kontra ustezko delituak egiteagatik, batez ere, ebasketak eta lapurretak. Holandar nazionalitateko pertsona bat kalteengatik eta bizilekua bortxatzeagatik atxilotu dute, etxebizitza baten atea indarrez ireki eta gero. Etxebizitzaren jabeek bere ohean lo zegoela topatu zuten. Badirudi etxebizitzaz okertu zela, uste baitzuen hura zela gaua pasatzeko alokatua zuen etxea.

Festetako lehen egun honetan, polizia kidegoek ez dute salaketarik jaso sexu-askatasunaren kontrako delituengatik.

Iruñean, 2018ko uztailaren 7an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo