Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Motxila 21ek jaurti du txupinazoa bederatzi eguneko festei hasiera emanez: ia 490 ekitaldik osatzen dute udal-programa, eta horiei gune partizipatiboe

Motxila 21ek jaurti du txupinazoa bederatzi eguneko festei hasiera emanez: ia 490 ekitaldik osatzen dute udal-programa, eta horiei gune partizipatiboe

Ibai Ganuzak eta Leire Zabalzak jaurti dute txupinazoa alkateak ekitaldi hori herritarren bozketaren esku utzi duen hirugarren urtean.

Downen Sindromea elkarteko Motxila 21 taldeak jaurti du eguerdi honetan 2018ko txupinazoa eta hasiera eman die bederatzi eguneko festei, non aukera izanen baita udal-programak jasotzen dituen ia 490 ekitaldiz gozatzeaz gain gune partizipatiboetan programatutakoak ere bizitzeko. Ibai Ganuzak eta Leire Zabalzak ordezkatu dute taldea Udaletxeko bigarren solairuan, eta beraiek bota dute "¡Pamploneses, pamplonesas, iruindarrak...Viva San Fermín, gora San Fermín" lelo tradizionala. Haiekin batera Joseba Asiron alkatea egon da; izan ere, hirugarren urtez jarraian utzi du alkateak herritarren bozketaren esku txupinazoaren jaurtiketa.

Ekitaldia ikusgai egon da hiriko toki ezberdinetan jarritako bost pantaila erraldoitan, bai eta nazioarteko zein nazioko komunikabide askotan ere, besteak beste Udaletxetik eta Seminario Etxetik jarduteko akreditazioa duten 45 komunikabideetan.

Udaletxetik bertatik ikusi ahal izan dute txupinazoa Aniztasunaren Foroko kide batzuek. Foroan 70 elkarte baino gehiago daude sartuta, eta horietako batzuk dira, hain zuzen, aurtengo festa-programa diseinatu eta osatzeko lanean aritu diren 58 kolektiboetakoak. Halaber, Adriana Eransus, aurtengo sanferminetako kartel-lehiaketaren irabazlea, egon da, baita ere, zinegotziekin eta agintariekin batera. Smuz hirukoteak jarri dio musika Udaletxeko Aretoan ekitaldiari. Ramón García Olcozek (tronpeta), Ramón García Larak (pianoa) eta Marcelo Escrichek (kontrabaxua) osatzen dute taldea.

Inoizko parte-hartzerik handiena Udalak antolatutako bozketetan

Downen Sindromea elkarteko Motxila 21 taldeak bota du txupinazoa Iruñeko Udalak antolatutako bozketan hautatua izan eta gero. Taldeko kide batzuk ere Seminario Etxean egon dira txupinazoaren ekitaldian parte hartzen. Aurten hirugarren urtez utzi du Joseba Asiron Iruñeko Alkateak herritarren esku erabakitzea nork botatzen duen txupinazoa. Orain arteko parte hartzerik handiena izan da aurtengoa, izan ere, 12.213 lagunek bozkatu dute, 2017an baino % 24 gehiagok. Iruñeko Udalak antolatu dituen prozesu partizipatiboetan hau izan da parte-hartzerik handiena lortu duena.

Motxila 21 musika-talde bat da, Downen sindromea duten 12 gaztek eta 9 boluntariok osatua. Haren izenaren jatorrian dago 21. kromosomak bere gain daraman motxila, horrek baitakar Downen sindromea duten pertsonak diren moduan izatea. Taldea 2015ean sortu zenetik, 100dik gora kontzertu eman dituzte penintsulako zenbait hiritan eta jaialdi askotan parte hartu dute. Honako hauekin aritu dira: El Drogas, Kutxi Romero, El Piñas, Porrotx, Ara Malikian, Fermín Goñi, Fermín Muguruza, Jesús Cifuentes, Fito Cabrales, Gari, Javier Coronas, Bruña-Iruñeko txistulariak eta La Pamplonesa Udal Banda.

Honako hauek osatzen dute taldea: Mikel Etxart Altuna (dunbala), Aitor De Miguel Urzainqui (kaxa eta txalaparta), Gonzalo Purroy Irurzun (kaxa, marakak eta koruak), Ibai Ganuza Areta (kaxa, motxilofonoa eta dancer), Igor Segura Echeverria (tinbala), Ramón Primo Portillo (tinbala eta koruak), Diego Arzoz Esparza (tinbala eta koruak), Lorea Lamata (tinbala eta pistoi-flauta), Leyre Zabalza (abeslaria, tinbala eta dancer), Aintzane Lizarraga Etxeberria (tinbala eta panderoa), Iñaki Lahortiga Erdozain (saxoa), Borja Ortiz Leoz (saxoa eta dancer), Mikel Barrenetxea Delgado (zinbalak), José Landa Lorés (kaxa), Javier Ganuza Gil (tinbala), Maribí Arbe Nicuesa (tinbala), Iñaki Bidarte Usetxi (saxoa eta koruak), Mari Jose Leoz Tellería (saxoa), Xabi Makuso Moreno (baxua), Ainhoa Lizarraga Etxeberria (akordeoia eta koruak) eta Andoni Zilbeti Elia (gitarra eta ahotsa).

San Ferminen prozesioa

Eta bihar, uztailak 7, San Ferminen ohiko prozesioa egingo da. Goizeko hamarrak hamar gutxitan, Iruñeko Udalbatza -gala-jantzian eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta La Pamplonesa Udal Musika-bandak lagunduta- Udaletxetik aterako da Kabildoaren bila, Katedraleraino. Jarraian, San Lorentzo elizara joanen da, han hasiko baita prozesioa, 10:30ean. Udalbatzaz gain, Santuaren irudiarekin aterako dira Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta La Pamplonesa Udal Musika-banda, txistulariak, gaitariak, tinbalariak, libreadunak, mazolariak eta peñetako eta Jaunaren Nekaldiaren Ermandadeko ordezkariak.

San Lorentzotik abiatuta, honako ibilbide hau eginen dute: Aduanako zokoa, San Anton, Zapatería, Calceteros, Udaletxe plaza, San Saturnino eta Kale Nagusia, amaiera San Lorentzon izanen delarik, hor egingo baita meza. Ibilbidean zehar, segizioak zenbait geldialdi egingo ditu: Kontseiluko plazako ohikoa, non Txantreako Santiago abesbatzak Al Glorioso San Fermín jota kantatzen duen, eta San Zerningo putzutxokoa, non loreak uzten diren Santuaren oinazpikoan, txistulariek Agur Jaunak abestia jotzen duten bitartean.

Meza Katedraleko Musika Kaperak kantatuko du, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak lagunduta, Aurelio Sagaseta kapera-maisuaren zuzendaritzapean eta Julián Ayesa organo-jotzaile arituko delarik. Hainbat pieza interpretatuko dituzte, besteak beste, herrikoiak, L. Reficerenak, kantu gregorioanoak eta Aurelio Sagasetarenak berarenak.

San Fermin Meza. Uztailak 7 (12:00). San Lorentzo eliza

  • Sarrera: Peuple de rois. Herrikoia
  • Gloria (Missa Choralis), 4 ahots. L. Refice
  • Errepontsu-salmoa. Herrikoia
  • Alleluia, 4 ahots misto (herria eta abesbatza). A. Sagaseta
  • Ofertorioa: Volendet ist Das Grosse (26. Kreazioa), 4 ahots. J. Haydn
  • Santua. Herrikoia
  • Gure Aita. Herrikoia
  • Agnus Dei (Missa Choralis). L. Refice
  • Jaunartzea: Adoro te devote. Kantu gregorianoa
  • Choral Zion Hört die W. (canto firmo in tenore) BWV 645
  • Wachet aut, ruft uns die Stimme (BWV 140. kantata). Koru- eta instrumentu-trioa. J. S. Bach
  • Koru-melodia, 4 ahots. Philipp Nicolai-J. S. Bach
  • Maitasuna, 4 ahots. Harm. eta ork.: A. Sagaseta
  • Amaiera: Richte mir, Gott, 4 ahots (43. ps.). F. Meldelssohn

Iruñean, 2018ko uztailaren 6an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI