Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. San Fermin kapera eta udalerriaren papera haren sorreran, Kondestablearen jauregiko erakusketaren xede

San Fermin kapera eta udalerriaren papera haren sorreran, Kondestablearen jauregiko erakusketaren xede

Adituen mahai batek testuingurua jarriko dio, gaur arratsaldean, Udal Artxiboan gordetako testu- eta irudi-agiriz osatutako erakusketari

Iruñeko Udalak Kultur Ondarearen Europako Urtearekin bat egin du, nola eta herritarren esku jarriz, gaurtik hasi eta abuztuaren 26ra arte, Udal Artxiboaren funts dokumentalen zati bat, gertu diren jaiekin bereziki lotua. Oraingoan San Fermin kapera aukeratu da, haren sorrera oso errotuta baitago hiriaren historian, Erdi Arotik gaur egun arte, eta lekukotasuna ematen duelako gertakari historiko, joera artistiko eta erakundeen jardunbideei buruz: lanak finantzatzeko funts ekonomikoen bilketa eta ideia-lehiaketak, adibidez, jendeak oro har uste duena baino aspaldiagoko kudeaketa-modalitateak dira.

San Ferminentzako kapera bat eraikitzeko dokumentuak (1696-1799) izenburupean, ibilbide bat proposatzen zaie herritarrei, jakinaren gainean egon daitezen nazioarteko oihartzuneko jaiei izena eman dien santuaren bizitokian egindako zenbait proiektuz eta ondoz ondoko birmoldaketez. Hogeita hamar testu- zein irudi-agiri, eskutitz, plano eta marrazki dira, islatzen dutenak hiriaren garrantzi handiko elementu horrek 300 urteko tartean izan duen bilakaera, bai eta Udalak Iruñeko erreferentzia-gune horren eraikuntzan izan duen protagonismoa ere.

Gaur egun ezkontza eta bataioetarako erabiltzen da tokia; kolunbario bat dauka, herritarren eskaeren ondorioz eraikitakoa; eta "eskailerako mezak" ere liturgia-espazio horretan egiten dira. Kapera horretatik irtengo da santuaren irudia heldu den uztailaren 7an, eta bertara itzuliko, prozesioa amaitzean. Erakusketa Kondestablearen jauregiko Erdi Aroko aretoan dago (Kale Nagusia, 2), eta bertan egin dute jendaurreko aurkezpena, gaur goizean, Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako zinegotzi ordezkari Aritz Romeok eta Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik. Gaur, 20:00etan, adituen mahai batek ahoz azalduko du agiriek aditzera ematen dutena, hainbat abiapuntu aintzat hartuta: eraikuntza-lanen testuinguru historikoa, gaur egungo egoera juridikoa, debozioarekin lotutako erabilera zein ohiturak, eta herritarren bizipenak.

Iruñean, 2018ko uztailaren 4an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI