Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Sanferminetako 20 kartel, jai-programako mikronarrazioen testuak eta 15.000 Lego-piezekin sortutako entzierroa, gaurtik aurrera, Kondestablen

Sanferminetako 20 kartel, jai-programako mikronarrazioen testuak eta 15.000 Lego-piezekin sortutako entzierroa, gaurtik aurrera, Kondestablen

Sanferminekin loturikoak ikusgai jartzen dituen ohiko erakusketa prestatu du Udalak, eta udaren parte handi batean egongo da zabalik

Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia, 2) paratuko dira ikusgai Sanferminetako Kartelen Nazioarteko Lehiaketaren 2018ko edizioan semifinalista izan diren kartelak, horien artean bozketa publikora pasa ziren zortziak eta azkenean herritarrek irabazle izateko aukeratutakoa. Iruñeko Udalak ekoiztutako 20 aleak dira; izan ere, aurten, egileek formatu digitalean aurkeztu behar zuten beren proposamena. Bestalde, ohiko bihurtu den erakusketa honek, sanferminei lotua, beste bi osagai izango ditu aurten.

Hezkuntza eta Kulturako Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek aurkeztu du bi osagarri horiek dituen proposamena. Alde batetik, formatu handian eta luma-kartoian erreproduzitu dira literatur lan handietan ezkutuan gorderik eta festen programa ofizialerako nolabait berreskuratu diren jaiari buruzko mikronarrazioetako orrialdeak. Bestetik, Sanferbrick 2018 diaporama aurkeztu da, sanferminei buruzko erakusketa txiki bat, Marcos Diagok egina, eta 15.000 Lego-piezaren bitartez irudikatzen duena entzierroa, Udaletxe plazatik igarotzen den tarte horretan. Erakusketa osatzen duten hiru atal horiek abuztuaren 26ra arte bisitatu ahalko dira.

Uztailaren 5era arte, erakusketa zabalik egongo da 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Sanferminetan, Kondestable itxita egongo da uztailaren 6an eta 7an, eta 8, 10, 11, 12, 13 eta 14an, 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Uztaileko gainerako egunetan, erakusketa ikustera sartu ahal izango da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara.

Gainerako 19 kartelak

Herritarrek aukera izango dute bertatik bertara ikusteko epaimahai teknikoak aldez aurretiko hautaketa baten ostean apirilean aukeratu zituzten 20 kartelak, lehiaketa honetan lehen aldiz egin den fase baztertzailea igaro zutenak. Lehiaketara aurkeztu ziren 332 lanetatik horiek bakarrik inprimatu ziren, eta erakusketa honetan 100 x 70 cm-ko neurriko luma-kartoietan aurkeztu dira.

Epaimahaiburu Kultura eta Hezkuntzako Alorreko Maitena Muruzabal izan zen, eta diseinuaren, komunikazioaren eta arte plastikoen arloko bost profesional aritu ziren epaimahaikide -Álvaro Arévalo, Javier Errea, Liébana Goñi, Virginia Santos eta Mikel Urmeneta-, bai eta Udaleko arte plastikoetako teknikaria, Javier Manzanos. Original horiek hautatzeko, irudi digitala ez ezik, horien osagarri ziren azalpen testuak ebaluatu zituzten, non egileek aditzera ematen baitzuten kontzeptuaren garapen teknikoa eta kartela osatzen duten elementuen hautaketa (konposizioa, kolorea, tipografia, sinbologia, etab.) Lehenengo solairuan (Patio Errenazentistara jotzen duen galerian) ikusgai paratu diren 20 kartelen artean egongo da kartel irabazlea, Adriana Eransus Azpilicueta iruindarraren Iruña, argien hiria, bai eta herri-bozketara pasa ziren beste zazpi kartel finalistak ere.

lruñean, 2018ko ekainaren 29an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI