Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Pikotailuke ikuskizunak emango dio hasiera aurten Harresietako Jaialdiari, Oreka TXen eskutik, Iruñeko Udalak Hondarribia eta Baionarekin batera ekoiz

Pikotailuke ikuskizunak emango dio hasiera aurten Harresietako Jaialdiari, Oreka TXen eskutik, Iruñeko Udalak Hondarribia eta Baionarekin batera ekoiz

Musika eta zirku-arteak uztartzen ditu, eta hiru udalen arteko lankidetzarako CREACITY proiektu europarraren barruan sortu da

Iruñeko Udalak Hondarribia eta Baionako udalekin elkarlanean ekoizten ari da Oreka TX taldeak oholtza gainera eramango duen Pikotailuke ikuskizuna, zeinarekin inauguratuko baita Harresietako Jaialdia, heldu den abuztuaren 2an. Ikuskizunak musika eta zirku-arteak uztartzen ditu, eta Iruña, Hondarribia eta Baionaren arteko lankidetza bultzatzeko CREACITY proiektu europarraren barruan sortu da. Gero, Pikotailuke Hondarribian taularatuko da abuztuaren 4an, eta 11n, Baionan. Kasu guztietan, emanaldia 22:00etan izango da. Ekoizpen horren xehetasunen berri eman dute gaur prentsaurrekoan Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Baionako Kulturako zinegotzi Yves Ugaldek, Hondarribiko Kulturako zinegotzi Juan Luis Silanesek eta Oreka TXeko Harkaitz Martínez de San Vicentek.

Ekoizpen berri honen estreinaldiak irekiko du, Oreka TXen eskutik, 2018ko Harresietako Jaialdia, musika, zirkua eta dantza uztartzen dituen lan bat aurkeztuta, zeinaren bidez bidaia egingo baita euskal kulturaren eta tradizioetan barna. Hiru hiriek elkarlanean ekoiztu eta sortutako lan honek jarraitzen dio iaz abiatutako antzeko ekimen bati, zeinari esker jaio baitzen Kalakan taldearen Harr(ihes)iak ikuskizuna. Asmoa da elkarlanean sortzea ikuskizun bat, gerora udako programazioetan txertatu eta hiru hirietako barruti harresituetan erakutsiko dena.

Iruñeko Harresietako Jaialdia errotu du hirugarren edizioak

Aurten ere Iruñeko Harresietako Jaialdiak kultur jarduera artistikoen sorta bat proposatuko digu, hiriko harresi-multzoko txoko desberdinak agertoki gisa erabilita. Hori horrela, musika, dantza, zirkua, antzerkia eta jolasa izango ditugu Ziudadelan, Guadalupeko bastioian, O-ko Andre Mariaren plazan, Zaldi Zurian eta Jito Alai pilotalekuan.

2017an, 24.500 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten, abuztuan, Harresietako Jaialdiko jardueretan, aurreko urtean baino % 20 gehiagok. Jaialdiaren bigarren edizioan handitu egin zen programatutako jarduera kopurua (hogeita hamar baino gehiago izan ziren, kultur jarduerak eta jarduera turistikoak batuta), eta Iruñeko udako erreferente gisa errotu zen partaide kopuruaren gorakadari esker -batez ere familiak, bai etxekoak bai bisitariak-. 2017ko edizioak kaleko arteak deiturikoak izan zituen ardatz; izan ere, programazioak barne hartzen zituen zirku-, antzerki- eta dantza-ikuskizunak, guzti-guztiak atari zabalean egiteko sortuak eta izaera berritzailearekin.

Musikarekin, ahotsarekin, orekarekin eta zirku-teknikekin jolasean aritzeko proposamena

Pikotailuke ekoizpenaren buru Oreka TX taldea izan da, eta horretarako abiapuntua izan da, protagonisten hitzetan, honako hau: "ez diogu jolasteari uzten zahartzen garelako, baizik eta jolasteari uzten diogulako zahartzen gara". Horregatik, ikuskizunak jolasaren plazera bultzatu nahi du; jolasa irudimenerako jostailu gisa, eta irudimena, bizitzaren jolaserako. Gure inguruari begi alaiagoz begiratzeko proposamena da, bizitza modu ludikoagoan ulertzekoa.

Honako hauek osatzen dute Oreka TX: Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte (harri- eta egur-txalapartak), Mixel Ducau (banbu-klarinetea, saxofoia eta alboka), Iñigo Egia (world percussion) eta Pepe Otxandorena (buzukia). Horiez gain, ikuskizunaren parte dira Thierry Biscaryren ahotsa, Garazi Pascualen oreka-jokoak eta Xabi Larrea eta Gorka Pereiraren beste zenbait zirku-teknika.

Hogei urtez oholtza gainean, eta txalaparta protagonista

Oreka TX 1997an jaio zen, Harkaitz Martínez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartarien eskutik. Urte horretan Kepa Junkeraren bandan hasi ziren, eta harekin batera ibili ziren 10 urtez, zeinetan herrialde ugaritan jo eta aldi horretan grabatutako diskoetan parte hartu baitzuten, Grammy latino saria irabazi zuen K diskoaren grabazioan ere. Hainbat talde eta artistarekin batera aritu dira agertokietan, hauekin, besteak beste: Carlos Núñez, Altan, Taraf de Haidouks, María del Mar Bonet, Hendirgarna, Susana Seivane, Dulce Pontes, Pat Metheny, Berrogüeto eta Phil Cunningham.

Bere lehen diskoaren izenburua Quercus Endorphina zen, eta horretan parte hartu zuten Glen Velezek (AEB), Michel Bordeleauk (La Bottine Souriante, Quebec) (La Bottine Souriante, Quebec), Mikel Laboak, Ibon Koteronek, Phil Cunninghamek (Eskozia), Justin Valik (Madagaskar) eta ekoizle-lanak ere egin zituenKepa Junkerak berak. Bigarren diskoan, Nömadak TX izenekoan, hainbat herrialdetan barna -Indian, Laponian, Marokon eta Mongolian, besteak beste- egindako bidaian grabatutako kantak bildu zituzten. Silex izenburuko azken lanak harrizko txalaparta du ardatz, harkaitzaren nolabaiteko imitazioa.

Kolaborazioak egin dituzte honako hauekin, besteak beste: Kukai Dantza konpainia, Kalakan, Aziza Brahim, Oskorri, El Bottine Souriante, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, RAI Orkestra Sinfoniko Nazionala, Carlos Núñez, Manu Dibango, Katia eta Marielle Labèque, Bongar, Häkon Konstad, Benjamin Taubkin, Khusugstun, Alasdair Fraser, Joji Hirota, Hendingarna, Hevia, Pat Metheny eta Phil Cunningham.

lruñean, 2018ko ekainaren 26an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI