Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak onetsi du ostalaritza-establezimenduen ordutegiak sanferminetarako luzatzea

Iruñeko Udalak onetsi du ostalaritza-establezimenduen ordutegiak sanferminetarako luzatzea

Ebazpena aurreko urteetako baldintza berberetan zehazten da

Iruñeko Udalak onetsi du gertu diren sanferminetarako (uztailaren 7tik 15era, biak barne) ostalaritza-establezimenduen ordutegiak luzatzen dituen ebazpena.

Aurreko urteetan bezala, ordutegi zabalagoa izanen dute Iruñeko taberna, kafetegi, jatetxe, taberna berezi, ikuskizun-kafetegi eta bingo aretoek: goizeko 06:00ak arte. Diskoteka eta dantzalekuen kasuan ordutegia ordubete gehiagoz luzatuko da, hau da, goizeko 07:00ak arte. Araudiak ezarritakoarekin bat, establezimenduak hustu beharko dira muga-ordu horietatik aitzina. Ordutegiak ezartzen dituen ebazpen horrek xedatzen ditu, baita ere, garbiketa-lanak egiteko gutxieneko denbora tarteak. Hartara, erabaki da establezimendu publikoak itxi eta horiek berriz ere irekitzeko hiru ordu iragan behar direla, gutxienez.

Ebazpenaren oinarria irailaren 23ko 201/2002 Foru Dekretua da, zeinak udalei baimena ematen baitie udal-mugarteko establezimenduen ordutegiak luzatzeko patroiaren festak ospatzen direnean.

lruñean, 2018ko ekainaren 21ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI