Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei laguntzak emateko deialdia egin da herritarren partaidetzaren arloan jarduerak, ekimenak eta proiektua

Elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei laguntzak emateko deialdia egin da herritarren partaidetzaren arloan jarduerak, ekimenak eta proiektua

Aurrekontua 545.000 euroan mantenduko da iaz % 22,5 handitu ondoren, eta eskaerak uztailaren 16ra arte aurkeztu daitezke.

Iruñeko Udalak deialdia egin du elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei laguntzak emateko, Iruñean 2018. urtean programak, proiektuak, jarduerak eta jarduketak garatu ditzaten herritarren partaidetzako eta gizartea ahalduntzeko esparruaren barruan. Iazko % 22,5eko gehikuntzaren ostean, aurrekontua 545.000 euroan mantendu da. Elkarte eta entitateek uztailaren 16ra arte aurkez ditzakete eskabideak.

Laguntza hauek Udalaren elkarlanerako laguntza-tresna bat dira, elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek jarduketak egin ditzaten helburu harturik ehun soziala bultzatzea eta tokiko garapena sustatzea, betiere herritarren partaidetzaren, gizartearen ahalduntzearen eta gizarte-ekintzaren bitartez. Lehiatzeko, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek honako betekizun hauek bete beharko dituzte: legearekin bat eraturik eta dagokien erregistroan izena emanda egotea; Iruñean gauzatzea diruz laguntzeko eskatu duten jarduera hori; Iruñeko Udalarekin beste lankidetza-hitzarmenik edo kontraturik sinatuta ez edukitzea; jarduera garatzeko behar bezalako egitura edukitzea jada jardunean, eta zergei eta Gizarte Segurantzari dagozkien betebeharrak eguneratuak edukitzea.

lruñean, 2018ko ekainaren 21ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI