Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 58 kolektibok esku hartu dute 2018 sanferminetako programaren diseinuan eta prestaketan, eta programarendako aurrekontuak % 6 egin du gora, 1,36 milio

58 kolektibok esku hartu dute 2018 sanferminetako programaren diseinuan eta prestaketan, eta programarendako aurrekontuak % 6 egin du gora, 1,36 milio

Aurten editatutako programak grafikoki artikulatzen ditu festarekin lotzen ahal diren 28 mikronarrazio, beste hainbeste literatur lanen hasieratik hartuak

Iruñeko Udalak adin eta ikusle mota guztiendako jarduerez jositako programa aurkeztu du aurten sanferminetarako, zeinean haurrendako jarduerek garrantzi nabarmena baitute, gune berri bat prestatu baita, Kirol Ari izenekoa, eta gazteendako programazio berezi eta zabala ere eskainiko delarik. Hiriko folklore-aniztasuna aditzera ematen duten askotariko hitzordu musikalak ere hartzen ditu barne; 2018 honetan emakumeen presentzia izango duten su artifizialen bildumak jaurtitzeko eremua handitu da; eta programan ezinbesteko diren beste jarduerei eutsi zaie, besteak beste, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari eta herri-kirolei.

Iruñean, uztailaren 6tik 14ra, iaz programatutako 425 bat ekitaldiri gehitu behar zaizkio egunero egitekoak diren sei jarduera, Kirol Ari gune berrian kirol federazioek egingo dituztenak, eta gazte-eremuan egun jakin batzuetan erantsi diren beste jarduera batzuk. Udal-programan 490 ekitaldi inguru izango dira guztira, eta horiez gain, dozenaka ekitaldi programatu dira hiriko kolektibo eta elkarteek kudeatzen dituzten bost herri-gune partizipatiboetan.

Programazioaren oinarri dira aniztasuna, emakumeen presentzia eta adin guztietako jende mota oro aintzat hartzen duen eskaintza, eta gainera, bereizgarrietako bat da programazioa Udalarena izanagatik askoren arteko parte-hartze bateratuaren bidez osatu dela, marka guztiak hautsita. Guztira 58 kolektibok parte hartu dute, eta horietatik 36k zuzenenean parte hartzen dute, programazio-mahaiaren bitartez, ekitaldien diseinu praktikoan, zeinaren azken emaitza hiru bileraren ostean zehaztu baita.

lruñean, 2018ko ekainaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI