Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Uztailaren 9an, astelehenarekin, sanferminetako Txistularien Alardea egingo da natura, eguzki eta uraren omenez, urteroko egutegia markatzen duten ele

Uztailaren 9an, astelehenarekin, sanferminetako Txistularien Alardea egingo da natura, eguzki eta uraren omenez, urteroko egutegia markatzen duten ele

Ekainaren 21ean, ostegunarekin, ehun txistulari gazte baino gehiago bilduko dira Udaletxe plazan Alarde Txikiaren beste edizio bat egiteko

Natura, zenbait elementu, besteak beste ura eta eguzkia, egutegia, urtaroak... Hori guztia batuko da Ama Lur, Eguzki eta Ur ikuskizunean, uztailaren 9an, astelehenarekin, sanferminetako Txistularien Alardearen 59 edizioan. Ia sei hamarkadatan etenik izan ez duen hitzordu honetan, oholtzara igoko dira 111 txistulari eta musikari baino gehiago,13:00etan, San Jose plazan.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik; bi Alardeen zuzendari Aitor Urquizak; Alarde Txikiaren arduradun Fermín Goñik eta Xabier Olazabal taldeko kideak gaur goizean aurkeztu dituzte Kondestablearen jauregian Txistularien Alardearen aurtengo edizioaren xehetasunak. Azken urteotan egin bezala, alardeak ikuskizuna eta musika-konposizioak estreinatuko ditu. Edizio honetan parte hartu dute, besteak beste, Iñigo Casalí, Jokin A. Lecumberri, Jesús Mari Beltza, Aitor Urquiza, Jokin Zabalza eta Urtzi Iraizoz Remirok, zeinek konposatu baitituzte aurtengo Txistularien Alardea osatzen duten 12 piezak. Konposizio bakoitzaren izenburuak adierazten duen moduan, hamabi pieza horiek urteko hilabeteak islatzen dituzte, eta entzuleak murgilduko dituzte negu, udaberri, uda eta udazkeneko sentsazioetan. Patxi Rodríguez da Alardearen zuzendari eta koordinatzaile, zuzendaritza musikala Aitor Urquizaren esku dago, eta emanaldia Nafarroako Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatzen du.

Munduko beste kulturetan bezala, gureak ere oinarri hartzen ditu zenbait elementu bere egutegia osatzeko, hala nola eguzkia (eguzki, egun), ilargia (ilargi, hil), ura (ur, urte). Hilabeteen izenek ere ematen digute beren ezaugarrien berri. Gainera, urtaroek markatzen duten moduan, pertsonak beren bizitza eta erritmoak egokitzen doaz naturaren berezko zikloarekin batera. Otsail hotzak (Otsail, Otzail) gogora dakarzkigu otsoak, egurats gorria, izotzak, aterpearen beharra. Uztailaren (Uztail, Garil) eta abuztuaren (Agorril, Abuztu) beroak, bestalde, uzta, bihitegi betea, eta, noski, festa. Ikuskizunaren izenburuan dator "Eguzki eta ur", alegia, natura bizitzaz beteko dela bermatzen duen konbinazioa. Bizitza bakarra, pertsonek konpartitu beharrekoa. Natura bizi behar dugu hura ezagutzeko; ezagutu maitatzeko eta maitatu, errespetatzeko.

lruñean, 2018ko ekainaren 18an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI