Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeak bere datu guztiak irauli ditu tresna informatiko batera, zeinaren bitartez geolokalizatu ahalko baita biztanle, ekipamendu, saltoki, hirigintz

Iruñeak bere datu guztiak irauli ditu tresna informatiko batera, zeinaren bitartez geolokalizatu ahalko baita biztanle, ekipamendu, saltoki, hirigintz

Udalaren kudeaketa hobetzeaz gain, herritarren eskura jarriko ditu hiriaren eta saltokien bisore bana, milaka daturekin

Iruñeak bere datu guztiak irauli ditu tresna informatiko batera, zeinak bide emango baitu mapa batean kokatzeko hiriari buruzko informazio guztia gai hauez bezainbatean: biztanleria, ekipamenduak, saltokiak, hirigintza-kontuak, altzariak, bide-garbiketa, gizarte-ekintza, mugikortasuna eta, oro har, zerbitzu publikoak. Tresnak GIS du izena, Geografia-informazioko sistema izendapenaren sigla, eta aukera ematen dio Iruñeko Udalari kudeaketa modernizatu eta hobetzeko, datuetan oinarritutako plangintza eta ebaluazioa eginez, eta funtsean, hiri osoarendako modu eraginkorragoan lan egiteko. Alabaina, ez da Udalarendako tresna bat soilik: herritar guztien eskura jarriko dira bi bisore, hiri-bisorea eta merkataritza-bisorea, erabilera libreko milaka datu izango dituztenak, erabilgarriak ere jarduera ekonomikoa laguntzeko.

Udalaren GIS berria gaur aurkeztu dute, prentsaurrekoan, Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako zinegotzi ordezkari Aritz Romeok, Udaleko informazio-sistemen arduradun Luis Tarrafetak eta GISeko analisietako atalburu Merche San Roquek. GIS sistemarekin batera, Udalaren webguneko atarian (www.pamplona.es) argitaratu da Iruskan izeneko atari berrira jotzeko esteka, non eskuragarri egongo baita Iruñeko informazio geografikoa.

Helburuak

Udalaren GIS sistema definitzeko, esan liteke antolakuntzarako giza baliabide teknologikoen sorta bat dela, Udalak sortu eta behar duen informazio geografiko guztia kudeatu, administratu eta hedatzen duena. Hardwarea eta softwarea dauzka, eta osagai geografikoa duen informazio oro atzeman, kudeatu, aztertu eta bistaratzeko datuak.

Uneotan, eta integrazio- eta modelizazio-lan handia egin ostean, Udalaren GISak informazio geoerreferentziadun kopuru handia biltzen du, Udalaren ardura diren esparru eta gai askotarikoen inguruan: saltokiak, turismoa, lorategiak, hiri-altzariak, argiteria, bide-garbiketa, hirigintza, gizarte-ekintza, mugikortasuna, aparkatze arautua, JEZ, errolda, etab. Sistemak eskuragarri jartzen dituen datuez gain, badira beste barne-tresna batzuk, hemendik aurrera publikoak ere izango direnak, eta laguntza ematen dutenak hiriaren informazio geografikoa bilatu, kontsultatu aztertu eta hedatzeko.

Sistemaren helburu nagusia da antolamenduaren produktibitatea handitzea: udal-alor desberdinetako informazio zentralizatzean saihestu egiten da eginkizunak errepikatzea, eta horrek mesede egiten dio komunikazioari, koordinazioari eta informazio-jarioari. Halaber, erabakiak azkartasunez eta segurtasunez hartzea dakar, GISak tresna ugari ematen baititu errealitatea eta horrek denboran duen bilakaera aztertzeko, betiere aukera emanez jarduketa berriak planifikatu eta emaitzen jarraipena egiteko.

Beste helburu nagusietako bat da datuen kalitatea eta eguneratze-maila handitzea: datuei ikusgarritasun handiagoa ematearekin eta horiek zenbait jarduketetan berrerabiltzearekin batera lortuko da datuetan dauden okerrak azkarrago hautematea, baina, baita ere, informazioa eguneratzeko iturriak biderkatzea. Era berean, GISak kostuak murrizten ditu, datu-bilketak zein -ekoizpenak eragindako kostuak bikoiztea ekidin eta behar ez diren erredundantziak deuseztatzen dituelako, informazioa berrerabiltzea bultzatzen du eta xede anitzetarako helburuak bilatzen ditu.

Geografia-informazioko teknologia berriak erabiltzeak bide ematen du, ere bai, informazio gehiago eta hobea eskaintzeko gizarteari, argibideak zein zerbitzuak emateko eta herritarrekin komunikatzeko, edozein gailu erabilita eta webgune baten bidez, betiere ematen den zerbitzu publikoa hobetuta. Horrez gain, gardentasuna ere areagotzen du. Datuak eskura jartzeak bultzatu egiten ditu bai efizientzia, bai aukera-berdintasuna, herritarrek eta enpresak Administrazioarekin elkarlanean sor ditzaketelako beren premiak beteko dituzten zerbitzuak, eta mundu guztiak eskuratu ditzaketelako datuak, aukera berberetan.

Aukerak herritarrendako

Iruñeari buruzko informazio geografikoa eskuratzeko Iruskan izeneko atarian, herritar guztien eskura dago sarbide publikoa bi web-tresna berrira jotzeko: hiri-bisorea eta merkataritza-bisorea.

Hiri-bisorea hiriari buruzko informazioa emateko baliabide bat da, eskura jartzen dituena Iruñeko Udalaren zein Nafarroako Gobernuko IDENA plataformaren datu geoerreferentziadun asko, betiere Iruñeko udal-mugartearen barrukoak. Herritarrei berehala eskaintzen die hiria osatzen duten geruza geoerreferentziadun guztien bista fidagarria bat. Gainera, gardentasunaren bermea da zuzenean iturri ofizialetatik datozen datuak eskuratzeko aukera izatea. Hori horrela, kontsultatu daitezke, besteak beste, hiriko haur-parke guztien kokapena, auzo-unitateak, bidegorriendako bideak; eta jakin daiteke adin-tarte bakoitzeko zenbat lagun bizi diren auzo bakoitzean, horiek eraikinez eraikinez geolokalizatuta.

Plataformak aukera ematen du kontsultak, hautaketak eta bilaketak egiteko, deskargatzeko, neurketak egiteko, inprimatzeko, partekatzeko eta helbideak lokalizatzeko. Gainera, hondo-mapa eguneratuak eta historikoak eskaintzen ditu, Googlen StreetView erabiltzeko sarbidea eta erabiltzaile-eskuliburua.

Merkataritza-bisorea hiriko jarduera ekonomikoa aztertzeko tresna bat da, ekintzailetza sustatzeko erabil daitekeena. Aukera ematen du hirian dauden jarduera ekonomikoen inguruko informazioa kontsultatu eta bistaratzeko, eta enpresa-proiektu berriak abiatzeko erabilgarri dauden lokalak ere lokalizatzen ditu. Plataformaren bitartez aztertu daiteke eremu geografiko desberdinetan (auzoa, erroldako sekzioa, bidea, poligonoa edo hori osoa) dagoen enpresa-jarduera, bertan erabilgarri dauden lokalak kontsultatu daitezke eta jardueren araberako mapak egin.

Datuak eskuratu daitezke txostenak egiteko, kontsulta grafikoak inprimatu, datuak esportatu eta bistaratu hondo-mapa desberdinen inguruan (ortoargazkia, oinarri-mapa, etab.) egindako kontsultak.

Teknologiaren berrerabilpena eta lankidetza

Tresna hauek garatu dira Nafarroako Gobernuak SITNA API aplikazio geografikoetan erabiltzen duen oinarri teknologiko bera erabilita. Nafarroako Lurraldeari buruzko Informazio Sistemak erabaki zuen API bat (aplikazioak programatzeko interfazea) sortu eta argitaratzea, Javascript irekia garatzeko OpenLayers eta estandarren erabilera oinarri hartuta, abiapuntu izango zena web-irtenbide geografikoak inplementatzeko modu errazean. Orduz geroztik, SITNA APIk aurrera egin du eta Nafarroako Gobernuaren web aplikazio geografikoak garatzeko tresna nagusia da, besteak beste, IDENAko eta duela gutxi abiatu den Nafarroako Kartoteka eta Fototekako bisoreak garatu ditu.

Hasiera-hasieratik, Iruñeko GISak erabaki zuen teknologia-oinarri gisa SITNA APIa hartzea bere web-bezeroak garatzeko. Erabaki horri esker Udalak potentzia handiko tresna hori baliatu eta bere beharretara moldatu du, eta horrek baliabideen aurrezki nabarmena ekarri du. Tresnak aukera eman dio gaikako bisoreak erraz sortu eta bere neurriko kudeaketa egiteko. Teknologia-oinarri bera erabiltzea mesedegarria da ere erabiltzaileendako, tresna guzti horiek antzeko moduan erabiltzen direnez gero errazagoa delako horiek ibiltzea. Aldi berean, SITNA APIrentzat ere esperientzia hori onuragarria izan da, Udalaren proiektuaren barruan sortutako zenbait osagai berri berrerabili dituelako.

Hori horrela, esperientzia administrazioen arteko lankidetzaren erakusle da, efizientzia handiagoa lortu duena osagai teknologiak berrerabiltzeari esker eta software librearen zein estandarren erabileraren aldeko apustuari esker.

Iruñean, 2018ko ekainaren 15ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI