Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Larunbatean Entzierroetako osasun-artaren gaineko I. jardunaldia egingo da Kondestablearen jauregian, jarduketa-protokoloak zein esperientziak trukatz

Larunbatean Entzierroetako osasun-artaren gaineko I. jardunaldia egingo da Kondestablearen jauregian, jarduketa-protokoloak zein esperientziak trukatz

Osasun-langile, korrikalari, segurtasun-indar, abeltzain eta unaiei zuzentzen zaizkie gogoeta eta prestakuntzako jardunaldi hauek.

Helburua da, entzierroetako osasun-artaren gainean hausnartzeaz gain, osasun-langileei zein nola edo hala entzierroetan parte hartzen duten pertsonei prestakuntza ematea. Entzierroetako osasun-artaren gaineko I jardunaldiak larunbatean egingo dira, Kondestablearen jauregian. DYAk, Gurutze Gorriak eta Iruñeko Zentro Medikoak antolatu dituzte jardunaldi hauek, Iruñeko Udalaren, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nuevo Casino elkartearen laguntzaz.

Saio hauek nagusiki zuzentzen zaizkie osasun-langileei, entzierroetan lehenengo arta ematen duten pertsonei, korrikalariei, abeltzainei, unaiei eta segurtasun indar eta kidegoei. Izena helbide elektroniko honetan eman daiteke http://bit.ly/JORNADAENCIERROS edo 948 17 17 17 telefonoan. Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkari Itizar Gómezek, Gurutze Gorriko ordezkari Merche Ruiz de Galarretak, DYAko ordezkari Amaia Liñerok eta Iruñeko Zentro Medikoko ordezkari Francisco Buenok gaur goizean aurkeztu dute jardunaldien programa. Mahai-inguruen bidez eta esperientziak trukatuz, alderdi hauek aztertuko dira: entzierroetako osasun-zerbitzuetako koordinazioa, arta-kasuen bilakaera, ospitalez kanpoko larrialdiak, eta PAS jokabide-protokoloa (Babestu, Ohartarazi eta Lagundu).

Iruñeko Udaltzaingoaren arabera 17.000 pertsona inguruk parte hartu zuten 2017ko entzierroetan, eta 500 osasun-arta baino gehiago eman ziren in situ, ibilbidean, DYA zein Gurutze Gorriko profesionalen eta pertsona boluntarioen ardurapean. 500dik gorako pertsona horietatik, guztira 64 eraman zituzten Nafarroako Ospitalegunera edo San Martín doktorea anbulatoriora, aurreko urtean baino % 26 gutxiago. Zazpi pertsona adarkatuak izan ziren, eta gainerakoek beste motako zauriak zituzten, batez ere traumatismo eta kontusioak.

Iaz, sanferminetako entzierroetako osasun zerbitzuak 10 postu mediko, 5 laguntza-postu sanitario, eta 16 anbulantzia izan zituen ibilbidean, eta zerbitzua osatzeko, Iruñeko Udaltzaingoak lehen aldiz erabili zuen Larri Zaurituak Artatzeko Bulegoa, zeinaren bidez laguntza eta aholkua ematen baitzitzaien zauriturik zeuden pertsonei eta horien senideei. Orora, 70 profesional baino gehiago mediku, EUD, sorosle, suhiltzaile eta koordinatzaileen artean, eta horiei gehitu behar zaizkie Nafarroako Ospitalegunean eta anbulatoriotan alerta egoeran dauden sanitarioak, jarduteko prest daudenak hala behar izanez gero.

Entzierroetako osasun-arta, zenbait ikuspuntutatik

Goizeko hamarretan, jardunaldiak irekiko dituzte Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkari Itziar Gómezek, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilari Fernando Domínguezek, eta Iruñeko Zentro Medikoko, DYAko eta Gurutze Gorriko ordezkariek. Lehenengo gaia izango da entzierroetako osasun-artako zerbitzuen antolaketa eta koordinazioa. Mahai-inguruan honako hauek egongo dira: Herritarren Segurtasun eta Elkarbizitzako zuzendari Xabier Ibáñez, SOS Nafarroa koordinazioko Mariví Senosiáin, Nafarroako Gurutze Gorriko sorospenetako arduradun Gorka Hermoso de Mendoza, eta Miguel Reta abeltzaina.

Antolaketa eta koordinazioa ezagutu eta gero, 12:30ean beste mahai-inguru bat egingo da entzierroetako osasun-artaren oraina, iragana eta etorkizuna aztertzeko. Mahaian profesional sanitario hauek egongo dira: Gurutze Gorriko larrialdietako laguntzaile tekniko Iñaki Sánchez, ospitalez kanpoko larrialdietako arduradun Kiko Betelu, San Domingo aldapan egon ohi den Antonio Alvárez medikua eta DYAko erizain boluntario Jaione Villares.

Arratsaldeko 16:00etan kafe-tertulia aurreikusita dago Kasino Nagusian, eta bertan entzierroaren gaineko esperientziak trukatuko dira osasun-artaren, poliziaren eta korrikalarien ikuspegitik. Udaltzaingoaren Komunikazio arduradun Jesús Bariáinek, Patxi Bueno erizainak eta Dani Oteiza entzierroetako korrikalariak parte hartuko dute. 18:00etan, berriz ere Kondestablearen Jauregian, mahai-ingurua egingo da ospitalez kanpoko larrialdiei buruz, eta politraumatismoak eta odolustuketak aztergai izango dira. Ekitaldian parte hartuko dute SSG osasun larrialdietako teknikari eta DYAko boluntario Mertxe Enérizek, Nafarroako Osasun Zerbitzuko - ZIU mugikorra Diego Reyerok, mediku traumatologo Ángel Hidalgok eta Tuterako Autobabesarako Planaren arduradun Tomás Ballesterosek. Ondoren, entzierroetarako PAS jokabide-protokoloa aurkeztuko da (Babestu, Ohartarazi eta Lagundu), eta Iruñeko Zentro Mediko, DYA eta Gurutze Gorriko irakasleei zuzendutako lantegia egingo da.

Entzierroetako osasun-artaren gaineko I. jardunaldia. Ekainak 16, larunbata

  • 10:00 Ekitaldi-aretoa. Kondestable
    • JARDUNALDIAREN AURKEZPENA
    • Moderatzailea: DYA NAFARROA Hizlariak: Fernando Domínguez (Osasun kontseilaria); Itziar Gómez (Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkaria) eta DYA, Gurutze Gorri eta Iruñeko Zentro Medikoko ordezkariak.
  • 10:30 - 11:30 Ekitaldi-aretoa. Kondestable
    • MAHAI-INGURUA. Entzierroetako osasun-artako zerbitzuen antolaketa eta koordinazioa
    • Moderatzailea: Javier Solano (TVEko kazetaria) Hizlariak: Xabier Ibáñez (Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zuzendaria) , Mariví Senosiáin (SOS Nafarroa koordinazia) , Gorka Hermoso de Mendoza (Nafarroako Gurutze Gorriko sorospenetako arduraduna) eta Miguel Reta (abeltzaina).
  • 12:30 -14:00 Ekitaldi-aretoa. Kondestable
    • MAHAI-INGURUA. Entzierroetako osasun-artaren oraina, iragana eta etorkizuna
    • Moderatzailea: María Jesús Ábrego (Zezen-plazako erizaindegiko erizaina). Hizlariak: Iñaki Sánchez (Gurutze Gorriko larrialdietako laguntzaile teknikoa), Kiko Betelu (Ospitalez kanpoko larrialdietako arduraduna), Antonio Alvárez (mediku-lanak San Domingo aldapan), eta Jaione Villares (DYAko erizain boluntarioa).
  • 14:30 BAZKARIA
  • 16:00 -17.30 Kasino Nagusiko areto nagusia
    • KAFE TERTULIA Bizi izandako esperientzien trukea
    • Moderatzailea: Mertxe Ruiz de Galarreta Hizlariak: Dani Oteiza (entzierroetako korrikalaria), Patxi Bueno (erizaina) eta Jesús Bariáin (Udaltzaingoaren Komunikazio arduraduna).
  • 18:00 - 19:30 Hitzaldi-aretoa. Kondestable
    • MAHAI-INGURUA. Ospitalez kanpoko larrialdiak: politraumatismoak eta odolustuketak
    • Moderatzailea: Alicia Beguiristain (erizaina. DYAko prestakuntza-arduraduna) Hizlariak: Mertxe Enériz (SSG osasun larrialdietako teknikaria. DYAko boluntarioa), Diego Reyero (Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikua - ZIU mugikorra), Ángel Hidalgo (mediku traumatologoa) eta Tomás Ballesteros (Tuterako Autobabeserako Planaren arduraduna. Babes zibilerako ingeniaria).
    • Entzierroetarako PAS jokabide-protokoloaren aurkezpena. PAS Lantegia.
    • Nola babestu, abisatu eta lagundu entzierro barruan
    • Iruñeko Zentro Mediko, DYA eta Gurutze Gorriko irakasleak.

lruñean, 2018ko ekainaren 11n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI