Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Abentura botaniko-espazialak mugikorraren bidez eta Galaxiako Lorategiaren sortze-prozesuari buruzko time-lapsea dira Iruñeko baliabide didaktiko eta

Abentura botaniko-espazialak mugikorraren bidez eta Galaxiako Lorategiaren sortze-prozesuari buruzko time-lapsea dira Iruñeko baliabide didaktiko eta

Berdegune hori funtzionatzen hasi zela urtebete egingo da larunbatean, eta berriro ere, kosmosaren lorezainak bilatzen dira zuhaixkak babesean hartzeko

Larunbatean, urtebete egingo du Iruñeko Galaxiako Lorategiak: munduan dagoen halako bigarrena, eta Europako lehena. Hori ospatzeko eta hurrengo urratsa egiteko, Iruñeko Udalak eta Planetarioak gune horrekin lotutako bi baliabide berri aurkeztu dituzte, xede dutenak, gainera, hiriko bisitarientzat interes turistikoko ardatz izatea, eta herritarrentzat, aisialdirako tresna.

Proposamena webgune bati lotutako aplikazio bat da, aukera ematen duena hiru abentura "botaniko-espazialetan" parte hartzeko, lorategian barna mugikorra eskuan ibilita. Hiru ezagutza-bidaia digital dira -eta fisikoak, ere bai-, bakarka edo taldeka egin daitezkeenak eta 30 minutu inguruan egiten direnak. Halaber, erakunde biek Interneten jarri dute Galaxiako Lorategiaren landatzeari buruzko time-lapse bat: kamera azkarrean egindako muntaia da, etenik gabe eta 12 m-ko altueratik egindako grabazio batena, 2017ko urtarriletik uztaila bitarte. Bi baliabideak herritarren eskura daude dagoeneko, eta Udalak 8.802 euro inbertitu ditu horietan.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi Patricia Peralesek, Parke, Lorategi eta Berdeguneetako zuzendari Mikel Baztanek eta Iruñeko Planetarioko Didaktika arduradun eta astrofisiko Fernando Jaureguik gaur goizean aurkeztu dituzte lorategia ezagutarazteko bi tresnak, eta horrez gain, jolasean aritu dira Abentura espaziala Galaxiaren Lorategian aplikazioarekin. Halaber, ekitaldian jakitera eman dute zuhaixkak babesean hartzeko kanpaina berria abiatuko dela ekainaren 23an. Izan ere, kosmosaren lorezainak behar dira oraindik ere; aleak iazko udaberritik landatuta dauden arren, zuhaixka guztiak modu homogeneoan has daitezen, oraindik ere bada tokirik urruneko zaintzaileentzat.

lruñean, 2018ko ekainaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI