Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ahozko inprobisazioaren saio euskal-marokoarra, Maialen Lujanbio eta Latifa Laaroussiaren eskutik, astelehenean, Kondestable Civivoxean, gaztelaniazko

Ahozko inprobisazioaren saio euskal-marokoarra, Maialen Lujanbio eta Latifa Laaroussiaren eskutik, astelehenean, Kondestable Civivoxean, gaztelaniazko

Nafarroako Unibertsitateak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dute errezitaldia, Iruñeko Udalarekin elkarlanean

Kanta ezan eta kantatuko dinat lelopean, ahozko inprobisazioaren errezitaldi euskal-marokoarrak ekainaren 11n, astelehenarekin, bilduko ditu Maialen Lujambio bertsolaria eta Latifa Laarousia ayllus -Marokoko iparraldeko ahozko poesia- kantaria, 19:00etan, Kondestable Civivoxean. Biak ala biak beren herrietako ahozko tradizioaren erakusle argiak dira. Saioa Nafarroako Unibertsitateko Kultur eta Gizarte Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak antolatu dute, Iruñeko Udalarekin eta Unibertsitate horretako Euskal Hizkuntza eta Kulturaren Katedrarekin elkarlanean, eta gaztelania izango du komunikazio-hizkuntza.

Errezitaldiari hasiera emateko, artistek sarrera laburra egingo dute euskal ahozko tradizioa eta Marokoko ahozko tradizioari buruz. Ondoren, inprobisazio-jolas txiki bat egingo dute, errima lantzeko zenbait hitz eta esaldi abiapuntu hartuta. Azkenik, mahai-inguru bat egingo da, non ahozko tradizioaren paperari buruz eztabaidatuko baitute arloko zenbait ikertzaile adituk. Bertsolaritza arloko ordezkari gisa Asier Barandiaránek (Euskal Herriko Unibertsitatea) parte hartuko du, eta ayllus ahozko poesia marokoarraren esparruko ordezkari gisa, Sarali Ginstburg ikertzaile errusiarrak (Nafarroako Unibertsitatea). Saioan interpreteak egongo dira, arabieratik gaztelaniara eta euskaratik gaztelaniara itzulpena egiteko, ahoz.

Errezitaldia Kultur eta Gizarte Institutuaren ORFORCREA proiektuaren barruan dago, eta horretan ari da lanean Sarali Gintsburg, Marie Curie bekari esker, Europar Batasunean lehia handien dutenetariko bat. ORFORCREAk ikertu egiten ditu hitzezko artearen sormenak dituen oinarri kognitiboak, ahozko tradizioarekin zein alfabetatzearekin duen elkarreragina aztertuta.

Maialen Lujanbio

Hernaniarra da, eta Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea, 2009an, hain zuzen; titulu hori berretsi zuen 2017an, eta XXI. mendeko bertsolaririk onena dela diote askok. Lujanbio 11 urte zituela hasi zen bertso-eskolan, eta ordutik gutxira, gailentzen hasi zen. 15 urterekin, lehen aldiz irten zen plazara kantatzera, Hondarribian, itzal handiko Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Kristina Mardaras bertsolariekin batera. Orduz geroztik, hainbat txapelketa konkistatu ditu, kategoria gorena barne, 2009an. Arte Ederretako lizentziaduna da EHUn, eta graduondo bat egin zuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI).

Latifa Laaroussia

Xauen ondoko herri txiki batean jaio zen, Marokon, oso familia kontserbadore batean. Abestea zuen amets, eta hala egiten zuen soroetara ihes egiten zuen bakoitzean, baina aitak kantatzea debekatu zion. 15 urterekin alargun geratu zen, haur bat bere kargura zuela. Egoera berri horrek indarra eman zion bere ametsa lortzen saiatzeko, eta grabazio-estudio batekin jarri zen harremanetan; hura entzun eta berehala ahotsarekin txora-txora eginda geratu ziren. Orduz geroztik 10 disko kaleratu ditu eta urtero izan da telebista-saioetan, Marokon. Hamar urtetik hona Frigilianan bizi da (Málaga), eta bertan lan egiten du, gela-zerbitzari gisa, hainbat hoteletan.

**Latifa Laaroussia edo Sarali Gintsburgi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Natalia Rouzautekin, Kultur eta Gizarte Institutuko komunikazio-zerbitzuan, 948 425 600 telefonora deituta (luzapena: 803107). Maialen Lujanbioren kasuan, Mintzola Ahozko Lantegiarekin jarri behar da harremanetan, 943 693 870 telefonora deituta.

Iruñean, 2018ko ekainaren 7an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI