Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Irribarre egiten duen poltsa berde bat da Iruñeko Merkataritzaren irudi berria, dendaz denda ibiltzea erosketak egitea baino gehiago delako, aisialdi-

Irribarre egiten duen poltsa berde bat da Iruñeko Merkataritzaren irudi berria, dendaz denda ibiltzea erosketak egitea baino gehiago delako, aisialdi-

Merkataritzarekin, hiria, hiriago ekimenak jarduera-zerrenda luzea aurkeztu du, lehenengo aldiz udal-merkatuetara ez ezik bederatzi auzotara helduko dena

Irribarre egiten duen poltsa berdea da Iruñeko Merkataritzaren irudi berria, zeinak gogora ekarriko baitu, hemendik aurrera, dendaz denda ibiltzea erosketak egitea baino gehiago dela, alegia, askotariko dendetako aisialdi- eta paseo-esperientzia dela, gastronomia-dastaketa goxoekin amaitu daitekeena. Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek Iruñeko Merkataritzaren irudi berria aurkeztuko du. Harekin batera izan dira Merkataritza Zerbitzuko teknikari Itziar Gorricho eta merkataritza dinamizatzeko teknikari Mikel Cabestrero. Halaber, Merkataritzarekin, hiria, hiriago programaren jardueren berri eman dute, xehe-mehe; izan ere, aurten, lehenengo aldiz, jarduera-sorta bederatzi auzotara ailegatuko da udal-merkatuetara ez ezik. Iruñeko Udalak ekimen hau abiatu du honako auzo hauetako merkatarien elkarteekin: Alde Zaharra, Zabalgunea, Iturrama, Martín Azpilcueta, Mendillorri, Donibane-Ermitagaña-Mendebaldea, Arrotxapea (El Salvador), Sanduzelai eta Txantrea.

Poltsa horrek ordezkatzen duen merkatarien kolektiboa bateratu nahi du, merkatarien sektorea edozein dela ere guztiek komunean duten elementua baita. Heldulekuaren bidez irribarrea marraztuz, hurbileko aurpegi adeitsu eta pertsonala lortzen da, eta ezaugarri horiek dira, hain zuzen, hiriko merkataritzan azpimarratu nahi direnak. Iruña irudikatzeko kolore berdea aukeratu da, eta tonu histuetan agertzen da, nolabaiteko modernotasuna eta freskotasuna emanez. Hautatutako letra-tipoa Avant garde da, lineal, moderno eta irakurgarritzat jotzen baita.

Erosketak baino gehiago lelopean, Udalak azpimarratu nahi du hiriko dendetan erostea dendaz denda ibiltzea baino askoz gehiago dela: askotariko establezimenduak bisitatzea da, eta aldi berean, parke eta intereseko lekuetan barna ibiltzea da. Hitz batez, plan ona, denbora-tarte atsegina igarotzeko. Betiko merkataritzak eta Iruñeko zein auzoetako kalerik kale ibiltzeak berez dakar paregabeko balio erantsia, eta esperientzia beti izaten da desberdina eta atsegina.

Lehenengo jarduerak Zabalgunean, Donibanen, Ermitagaña eta Mendebaldean, eta Mendillorrin

Era berean, prentsaurrekoan aditzera eman dute Sanduzelain joan den asteburuan hasi zela Merkataritzarekin, hiria, hiriago programa, zeinak beste urte batez eskainiko baitu jarduera-sorta luze-luzea. Edizio honetako berritasuna da Sanduzelaiko auzoa eta hiriko beste gune batzuk programari gehitu zaizkiola, horrela udal ekimena bederatzi auzotara zabaldu delarik.

Asteburu honetan, ekainak 8 (ostirala) eta 9 (larunbata), jarduerak Zabalguneko zenbait kaleren artean banatuko dira. Guztira 17 ikuskizun dira, kirola eta dantza tartean: dantzaldia, jotak, zumba, flamenkoa, gimnastika erritmikoa, lantegiak, eta musika bildu dira Gartzia Ximénez, Sandoval, Karlos III.a eta Erriberri kaleetan. Programak aurrera segituko du ekainaren 15ean Donibanen, Ermitagañan eta Mendebaldean, zehazki, Azueloko Monasterioaren plazan, Irunlarreako oinezkoen pasealekuan eta Ermitagañan. Kasu honetan, proposamena osatuko dute puzgarriek, pedalo-zirkuituek, txokolate-janek, erraldoiek, kilikiek eta klownek. Merkataritzarekin, hiria, hiriago programa Mendillorrin egongo da ekainaren 14an (osteguna) eta 23an (larunbata) arratsaldez, eta zezen mekanikoa, kart ibilgailuak, arku-tiroa, apar-festa eta DJ musika egongo dira.

Gau zuri gorria, lehenengo aldiz Arrotxapean eta Txantrean

Gau zuri gorriaren 7. edizioa ekainaren 22an ospatuko da. Ate irekien eguna izango da, eta Alde Zaharreko 70 establezimendu baino gehiagok ixteko ordua atzeratuko dute, eta hainbat ekimenen bitartez parte hartuko dute: musika, magoak, globoflexia, dastaketak, promozioak eta merkataritza kalean. Gainera, dendetako ateetan 1870 eta 1930. urteen arteko Iruña harresituaren argazkien erakusketa egingo da. Esate baterako, honako talde hauek joko dute: Txaranga Txurrutxik; Tri-Basic taldea, Javier Olabarrietarekin; Marifé Cortés eta Arantxa Ojeta edo Arcilla, Arteta & Urriza Sing & Play The Beatles.

Asteburu horretan bertan, Arrotxapeak berriro parte hartuko du Marcelo Celayeta etorbidean zehar egingo diren ekitaldiekin. Zehazki, Joaquín Beunza, Barkazio Gurutzeko eta Bernardino Tirapu kaleetako bidegurutzeetan izango dira, ekainaren 22an (ostirala) eta ekainaren 23an (larunbata) goizez. Ostiralean, haurrendako trena egongo da, Arrotxan Kantuz eta bestelako musika entzun ahalko dugu kalean, eta paella egongo da afaltzeko; larunbatean, gaztelu puzgarriak, haurrendako jolasak, Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa, dantzak, omenaldia adinekoei eta El Salvador errondaila.

Txantreako auzoak lehenengo aldiz parte hartuko du Merkataritzarekin, hiria, hiriago programan, ekainaren 23an, larunbatarekin, Irubideko landan arratsaldeko 20:00etatik aurrera egingo den artzain-apurren dastaketarekin.

Programari buru emateko, Iturrama eta Martín Azpilcueta

Ekainaren 29an, ostiralarekin, Iturramaren txanda izango da, eta 17:30etatik 20:00ak arte puzgarriak, ohe elastikoa, giza futbolina, jolasak eta girotzeko musika egongo dira López pilotalekuko atzealdean eta Asenjo pintorearen kalean.

Merkataritzarekin, hiria, hiriago programa Martín Azpilcuetan amaituko da, egun horretan eta biharamunean, ekainaren 30ean, goizez. Programatutako jarduerak dira tren turistikoa, puzgarriak, lantegiak, globoflexia, gaiteroak, apar-festa eta entzierro txikia.

Programazioa udal-merkatuetan

Udalaren proposamena udal-merkatuetara ere helduko da. Ekainaren 15ean, ostiralarekin, Ermitagaña eta Zabalguneko merkatuek udari ongietorria egingo diote bezeroen artean loreak banatuta. Gainera, 8 eta 12 urte bitarteko haurrendako sukaldaritza-lantegia egongo da ekainaren 16an (larunbata) Ermitagañako merkatuan, eta ekainaren 23an (larunbata), Zabalguneko merkatuan. 11:30etik 13:00etara izango dira lantegiak, sukaldari eta nutrizionista Juan Carlos Fernándezen eskutik.

lruñean, 2018ko ekainaren 6an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI