Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeak Haur eta Nerabeendako Plan bat izango du lehenengo aldiz, protagonistek eurek, familiek, udal-teknikariek eta arloko aditu eta profesionalek e

Iruñeak Haur eta Nerabeendako Plan bat izango du lehenengo aldiz, protagonistek eurek, familiek, udal-teknikariek eta arloko aditu eta profesionalek e

Planak haurren, nerabeen eta helduen eskariak eta kezkak jasotzen ditu

Udalak Iruñeko Haur eta Nerabeendako I. Plana aurkeztu du gaur, protagonistek eurek, familiek, udal-teknikariek eta arloko aditu eta profesionalek egindako dokumentu bat, non haurren, nerabeen eta helduen eskariak eta kezkak jasotzen baitira. Adituen artean badira Gizarte Ekintzako, Hezkuntza eta Kulturako, eta Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorretako udal-teknikariak. Hala azaldu dute gaur plna aurkezteko egindako prentsaurrekoan Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkari Edurne Eguinok eta Haurrei eta Familiei laguntzeko Programako Haur eta Nerabeendako Laguntza Taldeko teknikari diren Ana Fernándezek eta Belén Minondok.

Plana gaur egun garatzen ari diren ekintza guztiak eta aurtengo bigarren seihilekotik 2022. urtera arte bultzatuko direnak ere bateratzeko asmoarekin jaio da. Ekimen horiek guztiak haur eta nerabeen eskubideak bermatzera bideratuta daude, haien bizitzetako arlo guztietan, eta eskubideen ikuspegitik abiatuta garapen pertsonala eta gizarte-garapena lortu nahi dute.

Jolasteko tokiak, kirola egitekoak zein aterpean biltzekoak, horra adingabeen eskariak

Haurren ekarpenen artean, Planak honako eskari hauek biltzen ditu: jolasteko, kirola egiteko, sormen artistikoa garatzeko eta naturarekin harreman estua mantentzeko tokiak, parke dibertigarriagoak eta zinema-aretoak Iruñeko erdigunean. Kaleko hainbat gune arriskutsutzat jotzen dituzte zirkulazioagatik edo ostalaritza-establezimendu gehiegi dagoelako, eta ekologiarekiko sentsibilitatea agertzen dute. Haien gurasoekin eta beste familia batzuekin batera gauzak egin nahiko lituzketela adierazten dute, baita Udalaren eta zerbitzu publikoen funtzionamendua ezagutu ere.

Nerabeen eskariek bildu ahal izateko aterpeko tokiak dituzte ardatz, baita ere arautu gabeko sormen artistikorako erraztasunak izatea, kirola egiteko eremuak eta skate, parkour zein abentura anitzeko parkeak. Genero-indarkeriarekiko, matxismoarekiko eta homosexuala izateak eragindako bazterkeriarekiko arduratuta eta sentsibilizatuta agertzen dira. Gaueko garraioa eta Iruñetik gertuko herrietara joateko garraio-zerbitzua areagotzea gustatuko litzaieke, baita hiriak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio gehiago izatea ere. Nerabeen kezka-iturri nagusia azterketak ez gainditzea da; ondoren, lana, familia-ekonomia eta etxebizitza; eta gurasoekin ongi konpontzea. Ingurumenarekiko eta kutsadurarekiko sentsibilitatea agertzen dute, eta haientzako parte-hartzeak esan nahi du nerabeek esandakoa entzungo dela eta haien iritziak aintzat hartuko direla.

Haur- eta nerabe-sareak eratzea baloratzen duten helduak

Helduen iritziari dagokionez, positiboki baloratzen da hirian tratu onak bultzatuko dituzten haur- eta nerabe-sareak eratzea. Zerbitzuen arteko osagarritasuna, kasu zehatzen inguruko jarduketen koordinazioa eta haur eta nerabeen aldeko lan komunitarioa indartu beharko liratekeela uste dute. Mendekotasunei, berdinen arteko jazarpenari eta haurren babesgabetasunari aurrea hartzeko eta genero-berdintasuna lantzeko jarduketak eskatzen dituzte. Uste dute profesionalei zuzendutako prestakuntza eta espezializazio gehiago egon beharko liratekeela haur eta nerabeen arloko eskubideei, babesgabetasun egoerak antzemateko protokoloei eta esku-hartze goiztiarrei buruz. Familiek gurasotasun lantegiak, Guraso Eskolak eta familia eta lana bateratzen laguntzeko neurriak eskatzen dituzte. Azpimarratu egiten dira baliabide ekonomiko eskasak dituzten familia batzuek eta guraso bakarrekoek dituzten zailtasunak.

Hiriko espazioei dagokienez, faltan botatzen dituzte topaketarako guneak eta aisialdirako zein denbora librerako alternatibak. Adibide gisa, haurtxoendako parkeen beharra agertzen da, fardelak aldatzeko tokiekin eta edoskitze-gelarekin, eta estalitako parke gehiago eguraldi txarra dagoenean. Helduek honako kezka hauek agertzen dituzte adingabeei dagokienez: lanpetuegiak daude, sedentarismoa, nerabezaroan kirola egiteari uzten diote, teknologiak gehiegi erabiltzen dituzte, eta seme-alabek jazarpen egoerak jasatea edo taldeetatik kanpo uztea. Nabarmentzen den alderdietako bat kanpoaldeko aisialdiari dagokionez eman den aldaketa da: kalean jolasten zeneko garaia faltan botatzen dute, garai bat non adingabeak autonomoagoak izan ahal ziren eskolara oinez joan edo erosketa egiteko.

Zaurgarritasun-egoeran dauden haurrendako laguntza eta partaidetza-organo bat eratzea

Zaurgarritasun-egoeran dauden haurrei dagokienez, Planak honako hauek antzeman ditu: irisgarritasun unibertsalaren eta guztiontzako diseinatzeko beharraren alde lanean jarraitzeko beharra, dibertsitate funtzionala aintzat hartuta; gaixotasun kronikoak dituzten adingabeen aurreko gizarte-sentsibilizazioa eta babesa. Genero-indarkeria egoerak bizi dituzten haurrak biktimatzat hartzeko beharra azpimarratzen da, biktima gisa berariazko arreta eta tratamendu suspergarriak behar dituztelarik, eta haurren babesgabetasun kasuetan arreta espezializatu hobe baten aldeko apustua egiten da gizartearen zein instituzioen aldetik, berrikuntza metodologikoak txertatuta. Bi alderdi hauetan jarduten jarraitzea eskatzen da: tratu onak sustatzea eta zigor fisikoa desagerraraztea. Azkenik, gizarte osoaren elkartasuna sustatzeko beharra azpimarratzen da belaunaldien artean pobreziaren transmisioa gainditzeko eta adingabeen oinarrizko premiak eta bigarren mailakoak estaltzeko baldintza optimoak sortzea.

Gai orokor eta zeharkako gai horiez guztiez gain, Planak lehentasunezko jarduketak identifikatzen ditu haur eta nerabeei dagokienez Iruñeko auzo bakoitzean.

Amaitzeko, haur eta nerabeen prozesu partizipatiboei bultzada eman nahi zaie tokiko gobernuaren esparruan, horretarako organo instituzional bat sortuta, non ordezkatuta egongo baitira. Adingabeek eta helduek osatuta, elkarlanerako eta ordezkaritzarako esparru bat izango da. Haren bidez partaideen eta Udalbatzaren artean iritziak eta erantzunak trukatu, adingabeen ongizatean eragina izango duten neurri zehatzak proposatu eta Planaren jarraipena egingo da. Haren osaeran ordezkapen parekidea egongo da, zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboak aintzat hartuta, ekitate-printzipioaren arabera.

Arrotxapea eta Buztintxuri, adingabe gehien dituzten auzoak; hirian, guztira, 33.782 daude

Iruñean, guztira, 33.782 haur eta nerabe daude: 17.285 mutil eta 16.497 neska. Adinaren arabera, gehienak 10 eta 14 urte artekoak dira (9.733), eta 5 eta 9 urte artekoak (9.556). Arrotxapea biztanle gehien eta adingabe gehien dituen auzoa da. Portzentajeari erreparatuta, neska-mutil proportzio handiena Buztintxurin dago. Urtean izandako jaiotzei dagokienez, Zabalguneak gora egin du nabarmen, baina Buztintxurik jaiotza-tasa handiena mantentzen du. Nabarmentzekoa da Iruñeak inguruko herrietako ia 3.000 ikasle hartzen dituela. Goi-mailetako irakaskuntzako ikasleak Iruñeko Zabalgunean eta Txantrean pilatzen dira. Iruñetik kanpokoak diren haur eta nerabeen artean, ordezkari gehien dituzten herrialdeak honako hauek dira: Errumania, Bulgaria, Ekuador eta Bolivia.

Plana egiteko faseetan adingabeen eta haurtzaroarekin harreman zuzena duten helduen partaidetza-maila altua erdietsi da, honako hauetan egin diren jardueren bidez: Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuak; 34 ikastetxe eta 12 haur-eskola; Iruñeko auzoetako haur-sareak; Auzo Unitateak eta Udalaren beste zerbitzu batzuk; haurren babesaren arloan diharduten entitateak eta parte hartu nahi izan duten herritarrak. Halaber, hainbat esparrutan -kirola, kultura, haurren gaixotasun kronikoak, aisialdia eta denbora librea, gurasotasuna eta haziera, sexu aniztasuna, etab.- diharduten eta haurren eskubideen alde lan egiten duten 58 elkartek ere parte hartu dute.

Planaren aurrekariak eta paradigmak

Planaren aurrekariak 2015ean kokatzen dira, une hartan aurkeztu baitzen Iruñeko Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Diagnostiko Soziala, ALTER Lantaldeak eta Gizarte Ekintzako Alorreko Haurren eta Familiaren Arretarako Programako teknikariek egina. Udalak haur eta nerabeei buruzko udal-plangintza bat behar du, hori izan zen diagnostikoaren ondorioetako bat. Hurrengo urtean plangintza hori fase guztietan garatzeko lan-saioak hasi ziren, ardatz nagusi gisa hartuta haur zein nerabeen partaidetza, bereziki haien beharrak aztertuta eta haien ikuspegi eta perspektibatik herritarren bizitza hobetzeko proposamenak bilduta.

Planak UNICEFek proposatutako Haurren lagun diren hiriak eredua eta haurrentzako politikak bideratzen dituzten paradigma berriak izan ditu inspirazio-iturri: prebentzio unibertsala eta goiztiarra; haurrengan inbertitzea desabantailak eta pobrezia gainditzeko formula gisa; haur eta nerabeek haiei dagozkien erabakietan parte hartzeko duten eskubidea (nazioko, erkidegoko eta nazioarteko hainbat legetan jasota dago, bereziki Nazio Batuen Haurren Eskubideen Hitzarmenean); eta herritartasunaren bizipena sustatzea, neska-mutilen adinarekin eta eboluzio-mailarekin bat.

Planaren zazpi ildo estrategiko, ondorioak aintzat hartuta

  • 1. ildoa- Haur eta nerabeen parte-hartzea, protagonismoa eta asoziazionismoa
  • 2. ildoa- Hiri atseginagoa haurrekin eta nerabeekin. Leku publikoak berriro konkistatzea
  • 3. ildoa- Gurasotasun positiboa
  • 4. ildoa- Osasunaren prebentzioa eta sustapena eta ingurumenaren zainketa
  • 5. ildoa- Sormen kultural eta artistikoa, kirol praktika eta aisialdia bultzatzea
  • 6. ildoa- Zaurgarritasun egoeran dauden haur eta nerabeen ongizatea, garapen pertsonala eta bizi-baldintzak optimizatzea
  • 7. ildoa- Ekintza positiboko neurriak honako egoera hauetan dauden haur eta nerabeen alde: gaixotasun kronikoak, dibertsitate funtzionala, LGTBI, genero-indarkeria, garapenaren aldeko lankidetza, genero-berdintasuna, kulturarteko jarrera.

lruñean, 2018ko ekainaren 6an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI