Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak hautaprobak deitu ditu komunitate teknikari lanpostuan prestakuntzarako zerbitzuetan edo aldi baterako kontratu bidez aritzeko zerrenda

Iruñeko Udalak hautaprobak deitu ditu komunitate teknikari lanpostuan prestakuntzarako zerbitzuetan edo aldi baterako kontratu bidez aritzeko zerrenda

Interesdunek ekainaren 11ra arte aurkez ditzakete eskabideak

Iruñeko Udalak deialdia egin du bi izangai-zerrenda osatzeko -bat, prestakuntzarako, eta bestea, aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez, komunitate teknikari lanpostuan aritze aldera. Lehenengo zerrenda osatzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen langile finkoak aurkezten ahalko dira, eta bigarrenerako, ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonak oro. Eskabideak ekainaren 11ra arte aurkez daitezke eta beharrezkoa da 11 euroko tasa ordaintzea, izena emateko eskubidea dela-eta.

Prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritzeko izangai zerrenda osatzeko, beharrezkoa da Udalaren edo haren erakunde autonomoen langile finkoa izatea, C edo D mailakoa, eta eskubidez dagokion gehieneko prestakuntza-aldia agorturik ez edukitzea. Horrez gain, beren lanpostuan gutxienez hiru urte benetan emanak izan beharko dituzte, ezingo dute egon borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, eta eduki beharko dute unibertsitateko diplomatu, graduatu, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoaren titulua.

Aldi baterako kontratu bidez aritzeko aurkezten direnek nazionalitate, adin eta gaitasun fisiko zein psikikoari buruzko baldintzak bete beharko dituzte, eta ezingo dira egon eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik edo eginkizun-etenaldian. Halaber, unibertsitateko diplomatu, graduatu, ingeniari tekniko, arkitektura tekniko edo horien titulu baliokidea eduki beharko dute. Aldi baterako kontrataziorako deialdian izangaien merezimenduak baloratuko dira, gehienez ere 30 punturekin. Aintzat hartuko dira antzeko eginkizunetan emandako zerbitzuak, bai administrazio publikoetan bai kanpo-enpresatan emandakoak; zerikusia duten prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana; eta euskara eta ingelesaren ezagupena egiaztatua.

Bi deialdietarako bi hautaproba komun

Hautapen-prozesuak bi deialdietarako komunak diren bi hautaproba izango ditu. Lehenengoa proba teorikoa izango da. Izangaiek test erako galderak dituen galdetegi misto bat idatziz erantzun beharko dute, deialdiaren gaitegian zehaztutako gaiei buruz. Gehienez ere 25 puntuko kalifikazioa izango du, eta gutxienez 12,5 puntu lortu beharko dira proba gainditutzat emateko.

Bigarren proba teoriko-praktikoa izango da. Gaitegiko edukiekin loturiko garapen-proba bat edo gehiago egin beharko dituzte. Izangaiek ahoz aurkeztu eta defendatu beharko dute lana Epaimahaiaren aurrean, zehaztuko den datan. Gehieneko kalifikazioa 45 puntu izango da, eta proba gaindituko dute 22,5 puntu lortzen dituztenek.

lruñean, 2018ko ekainaren 4an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI