Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak % 43 handitu ditu sormen artistikorako diru-laguntzak, eta lehiaketako hiru sari erreserbatuta egongo dira 35 urtetik beherakoendako

Iruñeko Udalak % 43 handitu ditu sormen artistikorako diru-laguntzak, eta lehiaketako hiru sari erreserbatuta egongo dira 35 urtetik beherakoendako

Programaren bigarren edizio honetan hamar proiektu hautatuko dira, eta bakoitzari 3.000 euro emango zaizkio proiektua sortu eta garatzeko

2017an deialdia kaleratu ostean, Iruñeko Udalak sormen artistikorako diru-laguntzak finkatu nahi ditu, eta hartara, deialdi berriak baliabide ekonomiko gehiago izango ditu, sari gehiago, eta arreta berezia jarriko du gazteenengan. Sormen artistikorako proiektuen lehiaketa berriak, 2018koak, % 43 handitu ditu diru-laguntzen zenbatekoak, 30.000 euro bitarte, eta horrekin 10 proiektu babestu ahalko dira guztira, horietako bakoitzak 3.000 euro jasoko baititu proiektua sortu eta garatze aldera. Hamar proiektu horietako hiru 35 urtetik beherakoendako erreserbatuko dira. Halaber, sarietako bat euskarazko lan garaikide bat sortzeko izango da, hori txertatu ahal izateko Garaikide udal-programan.

Horiek dira deialdiaren berritasun nagusiak, zeinen berri gaur goizean eman baitute, prentsaurrekoan, Hezkuntza eta Kultura zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta Alorreko zuzendari Maitena Muruzabalek. Udalak 2017an abiatu zuen lehenengo aldiz deialdi hori, xede hartuta hirian sormena sustatzea eta sormen artistikoen prozesuak laguntzeko diru-laguntzetan zegoen hutsunea betetzea, sormen artistiko jardun gisa ulertuta diziplina hauek guztiak: arte eszeniko eta plastikoak, musika, literatura, ikus-entzunezkoak eta kulturako beste adierazpen artistiko batzuk. Lehenengo edizioan hainbat diziplinetako 45 proiektu aurkeztu ziren guztira, eta 3.000 euroko zazpi sari banatu zitzaizkien baloraziorik altuenak lortu zituztenei.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 31n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI