Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Zazpi ikastetxek aurkeztu dituzte beren ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak, zeinei esker ikasleek komunitate-zerbitzuak eginez ikasi baitute

Zazpi ikastetxek aurkeztu dituzte beren ikaskuntza-zerbitzuko proiektuak, zeinei esker ikasleek komunitate-zerbitzuak eginez ikasi baitute

Zaraten kontrako ekimenak auzoan, bidezko kontsumoaren aldeko jarduketak eta esklerosiak jotako gaixoendako musikoterapia; horiek dira landutako jardueretako batzuk

Hilabete hauetan zehar, zazpi ikastetxetako ikasgelak ikaskuntza-zerbitzuko gela bihurtu dira, komunitateari zerbitzua emanez ikasteko baliabide bihurtuta. Claret Larraona ikastetxeko ikasleek zarata murriztu nahi izan dute, bizitza hobea lortzeko. Beren inguruneko zarata-maila aztertu zuten, baita horrek zer nolako eragina zuen Iturramako osasunean ere, eta zenbait neurri abiatu zituzten. Lehenengo neurria beren ikastetxean bertan hartu zuten, sirenaren hotsa musika klasikoarekin ordeztuz. Sagrado Corazón ikastetxeko haurrek ekimen-sorta zabala prestatu dute bidezko kontsumoa bultzatzeko: bidezko merkataritzako azoka bat, elikagairik xahutzen ez duen jantoki osasungarria eta elikagaiak biltzeko banku bat. Hezitzaileen Eskolak zenbait ideia bilatu zituen Nafarroako Esklerosi anizkoitzaren Elkartearekin elkarlanean aritzeko; eta "mila aurpegi dituen gaixotasun" gisa ezagutzen den gaitzari aurre egin nahi izan zion Mila irribarre, mila aurpegirendako proiektuarekin. Ikastetxeko horretako ikasleek musikoterapia-saioak sortu zituzten, eta hamaiketakoak prestatu eta hitzaldiak eman zituzten gaixotasuna ikusgai egiteko.

Hiru ikastetxe horiek izan dira irabazle Iruñeko Udalak sustatutako proiektu-deialdian; lehiaketa hori ikasturte honetan estreinatu da, xede hartuta horrelako ikaskuntza-mota bultzatzea hirian, balio handia sortzen duelako bai hiriarendako, oro har, bai ikasleendako. Programa honetan irakasle eta ikasleek hezkuntza-proiektuak prestatu eta abiatzen dituzte, halako moduan non komunitateari begirako zerbitzu bat ere txertatzen baitute, hiri osoan ikusgai egiteko beren gizalegezko konpromiso solidarioa.

Gaur goizean, Kondestablearen jauregiko ekitaldi-aretoan, proiektuen amaierako aurkezpena egin da, eta ekitaldian parte hartu dute proiektuak gauzatu dituzten zazpi ikastetxeetako ikasle eta irakasleek. Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Beloki, Alorreko zuzendari Maitena Muruzabal eta Hezkuntzako udal-teknikari José Manuel Santana bertan izan dira.

Hauek dira parte hartu duten zazpi ikastetxeak: Claret Larraona, San Juan de la Cadena HLHIP, Sagrado Corazón ikastetxea, Hijas de Jesús ikastetxea, Hezitzaileen Eskola, Mª Inmaculada Lanbide Heziketako Ikastetxea eta Julio Caro Baroja BHI.

Haurren kategorian, Claret Larraona eta San Juan de la Cadena ikastetxeek eskuratu dituzte sariak; DBH eta Batxilergoko kategorian, Sagrado Corazón eta Hijas de Jesús ikastetxeek egindako lana goraipatu da, eta Lanbide Heziketan, Hezitzaileen Eskola eta Mª Inmaculada zentroek egindakoa.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 30ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI