Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Mendillorriko igogailua datozen sanferminetarako funtzionatzen hasiko da

Mendillorriko igogailua datozen sanferminetarako funtzionatzen hasiko da

Hirigintza Batzordeko kideek gaur goizean bisitatu dituzte obrak, non igogailuaren makineria instalatzeko lanak hasi baitira dagoeneko

Mendillorriko igogailua datozen sanferminetarako funtzionatzen hasiko da. Iruñeko Udaleko Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek gaur goizean bisitatu dituzte obrak, non Iruñeko Udalak, guztira, 817.440,69 euro inbertitu baititu. Goiko eta beheko sarbideetako zimenduak jarri dira jada, baita hormigoizko harresi guztiak eta dorreko zein zaldaineko egitura metalikoa ere. Orain instalatzen ari dira errailak eta igogailuaren barruko makineria guztia.

Gainera, lanak bisitatzean egiaztatu ahal izan da eginda daudela igogailua auzoaren goiko aldearekin lotzen duten instalazioak eta bideak, nahiz eta ureztatzeko eta lorezaintzako lanak falta diren. Hurrengo astean aurreikusita dago goiko sarbideko baranda eta edikuluko kristala (igogailuaren dorreko kristala) jartzea.

Horrela, azken ukituak emango zaizkio igogailu-dorre exentu moduan diseinatutako igogailuari, zeinera goiko aldean 29 metroko zaldainaren bidez sartzen baita. Goiko alde horretan, Badostaingo errepidean, beirazko markesina bat paratuko da igogailuaren zain egotean edo igogailutik irtetean erabiltzeko. Beheko sarbidean beste markesina bat paratuko da, Badostain Kontzejuaren eta Etxalatz Jaurerriaren kaleen bidegurutzean.

Igogailuaren bidez 18,5 metroko distantzia gaindituko da, eta igogailuak 11 segundo besterik ez ditu beharko desnibel hori gainditzeko. Igogailu panoramiko-elektriko honetan 22 pertsona joan daitezke (1.600 kg). Sartzeko eta irteteko denborak kontuan hartuta, uste da igogailuak orduko 50 bidai inguru egin ahal izango dituela.

Proiektu honen abiapuntua auzoko irisgarritasuna hobetzea da, oztoporik gabeko lotura ahalbidetzeko Mendillorriko beheko aldearen (1. eta 4. faseak) eta goiko aldean kokaturik dauden gainerako faseen artean; izan ere, goiko aldean daude auzoko zerbitzu gehienak. Guillén Obras y Proyectos SL enpresa egiten ari da lanak, horretarako egindako lizitazioaren irabazlea baita.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 30ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI