Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Alternatiben Herria Iruñean izango da larunbatean, eta eredu ekonomiko eta sozial berria proposatuko du lantegi, erakusketa eta hitzaldien bidez

Alternatiben Herria Iruñean izango da larunbatean, eta eredu ekonomiko eta sozial berria proposatuko du lantegi, erakusketa eta hitzaldien bidez

Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotziak eta Nafarroako Karta Sozialaren Plataformako ordezkariak hitzarmen bat sinatu dute ekimena bultzatzeko

Heldu den ekainaren 2an, larunbatarekin, Alternatiben Herria ekimena Iruñean izango da, eta Alde Zaharreko zenbait txokotan erakutsiko du, lantegi, erakusketa, mahai-inguru eta hitzaldien bidez, posiblea dela kapitalismoa alde batera utzi eta eredu ekonomiko eta sozial alternatibo bat eraikitzea; izan ere, ekimenak erakutsiko du badirela halako zenbait proiektu abian. Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi Patricia Peralesek eta Nafarroako Karta Sozialaren Plataformako ordezkari Maitane Unzuk gaur goizean sinatu dute hitzarmen bat, zeinaren bitartez Iruñeko Udalak laguntza emango baitio proiektuari, espazioak lagata. Ekitaldiaren hirugarren edizioa izango da: 2013an abiatu zen, Baionan, eta 2015an berriro egin zen, Bilbon.

Bizitza burujabea eskubide osoz lelopean, hausnarketarako egun bat izan nahi du, balioko duena pertsonen beharrak erdigunean jartzeko eta egunean zehar eztabaidatzeko honako esparru hauei dagozkien alternatiben gainean: gizartea, energia, elikadura, feminismoa, hizkuntza, ekonomia eta politika. Irekiera-ekitaldia 10:00etan izango da, "gune zentrala" delakoan, hots, Vistabellan, eta bertan izango dira, baita ere, egunari buru emango dioten kontzertuak, 20:30etik goizeko ordu bata arte.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 29an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI