Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak Iruñeko historiaren gaineko liburu bat argitaratu du, gai horren inguruan euskaraz sortu duen lehena, 32 historialari eta ikertzaile aditu bild

Udalak Iruñeko historiaren gaineko liburu bat argitaratu du, gai horren inguruan euskaraz sortu duen lehena, 32 historialari eta ikertzaile aditu bild

Testuek Iruñeko historia aztertzen dute, eta euskara, literatura, artea edo emakumeen hiriari buruzko beste testu batzuekin osatzen dira

Iruñeko Udalak lehenbiziko aldiz argitaratu du Iruñeko historia euskaraz kontatzen duen liburu bat: Iruñeko historia. Hiriaren ibilbidea historian barna. Testuak 32 adituk idatzi dituzte, gehienak unibertsitatearen esparruko historialari eta ikertzaileak, eta horiei batu zaizkie arkitektura, kazetaritza, soziologia, pedagogia, filologia eta biologia arloetako profesionalak. Horrela, Iruñeko Udalak alderdi zientifikoa eta dibulgaziokoa uztartu ditu liburu honen argitalpenarekin, halako moduan non Iruñearen gaineko ikerlanak bildu baititu eta, aldi berean, euskarazko literatura-ekoizpena eta ekoizpen akademikoa sustatu.

Hauek dira parte hartu duten egileak: Patxi Abasolo, Álvaro Aragón, Iñaki Azkona, Joxemiel Bidador, Jokin del Valle de Lersundi, Enrike Díez de Ultzurrun, Ana Díez de Ure, Enrique Domínguez, Iñaki Galarraga, Gotzon Garmendia, Iván Giménez, Roldán Jimeno, José María Jimeno, Koldo Larrañaga, Mª Mar Larraza, Juan José Larrea, Irene López-Goñi, Juan Karlos Lopez-Mugartza, Emilio Majuelo, Fernando Mendiola, Fernando Mikelarena, José Luis Nieva, Nerea Pérez, Gemma Pierola, Bixente Serrano eta Daniel Sánchez, Ekaitz Santazilia, Bixente Taberna, Elena Torregarai, Oskia Ugarte, Gregorio Urdániz eta Eneko Zuloaga. Xehetasun guztiak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta liburuaren editoreek: Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialari eta irakasle Roldán Jimeno, Iruñeko Udaleko euskal kulturako teknikari Iñaki Azkona eta Pamiela argitaletxeko David Mariezkurrena.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 29an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI