Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Turrillas maisuak konposatu eta oihartzun txikiagoa izan duten hogei pentagrama Gayarre antzokira iritsiko dira igandean, La Pamplonesaren eskutik

Turrillas maisuak konposatu eta oihartzun txikiagoa izan duten hogei pentagrama Gayarre antzokira iritsiko dira igandean, La Pamplonesaren eskutik

Entzungai izango dira hainbat generotako konposizioak, 50 urte baino gehiagotan zehar bandako klarinete-jotzaile izandakoak sortuak

Igandean, La Pamplonesak Turrillas berraurkitzen kontzertua eskainiko du, Gayarre antzokian, 12:00etan. Sarrerak 4 euroan daude salgai, antzokiko leihatilan eta www.teatrogayarre.com/ webgunean. Manuel Turrillas (1905-1997) Iruñeko eta Nafarroako soinu-bandaren zati handi baten egilea da. Iruñeko peña gehienetako musikaren eta sanferminetako errepertorioaren zati handi baten konpositorea izaki, entzuleentzat aski ezagunak dira haren partiturak.

Ez da hain gauza jakina, ordea, egilea biziki emankorra izan zela; hain zuzen ere, 400 bat konposizio idatzi zituen. Hautaketa nabarmena egin da, bai eta instrumentazioa La Pamplonesa musika-bandak duen musikari-kopurura eta instrumentu-aniztasunera egokitzeko lanak ere, eta hori horrela, saio honetan 20 partituraren bandarako bertsioak estreinatuko dira, gaika sailkatuta, konposizioen nolakotasun eta generoen arabera. Hurbilpena egingo da askotariko generoetara (diana, balsa, jota, nafar estanpa, zezenketetako pasodoblea), erlijio-musikara (prozesio-martxak, gabon-kantak), musika arinera (cumbia, mamboa, baiaoa, corridoa, boleroa) eta kalejiretara.

La Pamplonesa musika-banda beste izen batekin baina 1919ko irailaren 24an sortu zen, eta beti izan zuen oso harreman berezia Iruñeko musikari honekin; izan ere, sortzailea 50 urtez izan zen bandako kide eta klarinetista. Kontzertu honek omenaldia egin nahi dio, jendeari erakutsiz konpositorearen bertsio ezezagunago bat. Alegría sanferminera balsaz gain, beste hauek entzungo ditugu, adibidez: La estrella de Navidad gabon-kanta, A la playa iré mamboa eta Marquitos zezenketako pasodoblea. La Pamplonesa da entitate bakarra Turrillasen obrak jo ditzakeena, konpositorearen oinordekoek musika-talde horri eman baitzioten esklusibotasuna konpositore ezagunaren bandarako partiturak jo eta interpretatzeko.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 25ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI