Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Animaliak Hartzeko Zentroak urtero egiten duen kanpaina txakurrak amorruaren kontra txertatzeko eta identifikatzeko astelehenean, maiatzaren 28an, has

Animaliak Hartzeko Zentroak urtero egiten duen kanpaina txakurrak amorruaren kontra txertatzeko eta identifikatzeko astelehenean, maiatzaren 28an, has

Iruñean erroldatuta daudenek beren zakurrak eramaten ahalko dituzte astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara.

Hurrengo astelehenean, maiatzaren 28an, Animaliak Hartzeko Zentroak egiten duen amorruaren kontrako txertoa jarri eta txakurrak identifikatzeko urteroko kanpaina hasiko da, eta ekainaren 2an amaituko. Udalak zerbitzu hau eskaintzen du Iruñean erroldatuta dauden pertsonei begira. Kanpainaz arduratuko diren albaitariek honako ordutegi hau izango dute arta emateko: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara. Argibide gehiago nahi izanez gero, 948420996 telefonora edo 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deitu behar da (948 420100 telefonora, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero). Legeak nahitaezkotzat jotzen ditu bai txertoa jartzea bai identifikazioa.

Animaliak Hartzeko Zentroa Unibertsitateko errepidean dago, Nafarroa etorbideko zubiaren ondoan. Nafarroako Unibertsitateko errepidetik sar daiteke, Zaragozako etorbidetik etorriz gero, zubira iritsi aurretik, hain justu. Ezkirotz kaletik ere heldu daiteke. Txertoa jarri eta mikrotxip bidez identifikatzeagatik 41 euro ordaindu behar dira; zakurrak identifikatuta badaude eta txertoa soilik jarri behar bazaie, 21 euro; eta bakarrik identifikatzeko mikrotxipa jarri behar bazaie, 31 euro. Tasa horiek zentroan bertan ordaintzen dira, eskudirutan edo banku-txartelaz.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 25ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI