Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. César Cereceda Lasantak irabazi du Iruñarrivial lehiaketaren III. edizioa

César Cereceda Lasantak irabazi du Iruñarrivial lehiaketaren III. edizioa

Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek 600 euro banatu ditu material informatikoarekin trukagarriak diren saritan

Joan den maiatzaren 18an, ostiralean, César Cereceda Lasanta irabazle suertatu zen Gaztediaren Etxean egindako Iruñarrivial lehiaketaren III. edizioan, non 16 gaztek parte hartu baitzuten. Cerecedak eramanen du material informatikoarekin trukagarria den 200 euroko opari-txartela. Gaur arratsaldez, Iruñeko Udaleko Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek sariak eman dizkie berari eta edizio honetako beste saridunei ere. Sariek 600 euro jotzen dute guztira.

Lehiaketaren bigarren eta hirugarren postuan gelditu dira Marina Alcalde Antón eta Javier Iriarte Zuñiga, eta 150 eta 100 euroko opari-txartelak jasoko dituzte, hurrenez hurren. Erantzun behar izan zituzten galderen artean, esate baterako, honako hauek zeuden: zein urtetan hasi zen Gaztediaren Etxeko Berriemaileak programa; Iruñeko ibaiak edo Nafarroako hiriburuarekin senidetutako hiriak.

Hiru sari horiez gain, Adrián De la Gracia Méndezek eta Sara Liras Borgek, Arte Eskola (BLH) ikastetxeko berriemaileek, sari bana jaso dute. Epaimahaiaren iritziz, haiek egin dute Iruñarrivial lehiaketa sustatzeko kartelik onena, eta material informatikoa eskuratzeko 75 euroko truke-txartel bana eskuratuko dute.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 24an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI