Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Mendillorriko gazte, haur eta familiek parte hartuko dute, larunbatean, auzoko haur-eskolako hormigoizko paretak apainduko dituen Grafiti proiektuari

Mendillorriko gazte, haur eta familiek parte hartuko dute, larunbatean, auzoko haur-eskolako hormigoizko paretak apainduko dituen Grafiti proiektuari

Udalak, eskolak eta auzotarrek gonbit egin diete herritarrei musika eta txistor- zein txokolate-jana izango dituen jardunaldi artistikora etortzeko

Mendillorri Haur Eskolako gazte, haur eta familiek Grafiti proiektuaren amaierako jardunaldian parte hartuko dute maiatzaren 26an, larunbatarekin. Proiektua belaunaldiarteko gizarte-ekimen kultural eta estetikoa da, eta jomuga du sormena eta auzoko gune publikoen zaintza sustatzea. Gazteek eskolako hormigoizko paretetan egindako grafitiak amaituko dituzte, eta haurrek eta familiek gerora eraikinean paratuko diren horma-irudi grafikoak egingo dituzte. Horrez gain, bertaratzen diren pertsonak oro aukera izango dute kultura partekatuko proiektu honetan beren arrastoa uzteko.

Ekimena gaur goizean aurkeztu dute Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Iruñeko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko kudeatzaile Alfredo Hoyuelosek eta eskoletako lantegigile Inder Bhattik. Festa-jardunaldia izango da: 10:00etatik 18:00etara musika egongo da, grafitilarien bidelagun gisa, eta panel batzuk jarriko dira, txikienek bere proposamenekin apaintzeko eskola. Gainera, eguerdian txistor-jana egongo da, eta 17:00etatik aurrera, txokolate-jana; egun osoan zehar, fruta eta ura egongo da haurrendako, eta zenbait gune gaituko dira atseden hartzeko, adingabeen behar eta eskubideekin bat.

Hainbat eragile barne hartzen dituen proiektu berritzailea

Mendillorri Haur Eskola 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako 12 udal-zentroetako bat da. Izen bereko auzoan dago, eta kanpoaldean gune zabala dauka, hormigoizko zenbait paretarekin, zaindu gabe daudenak, pintada desegokiak baitituzte. Hori izan zen proiektuaren jatorria, zeinarekin bat egin baitzuten Mendillorriko Civivoxak eta auzoko dinamizazio komunitarioko udal-zerbitzuak, hartara sortuta proiektu sozial, kultural eta estetiko bat, kaleidoskopikoa, belaunaldiartekoa eta harreman-dibertsitatekoa. Pedagogiaz bezainbatean, proiektu berritzailea da, barne hartzen dituena -eskola irekiaren kontzeptuan- auzoko hezkuntza- eta kultura-komunitate osoa (haur-eskola, institutuak, familiak, auzotarrak), betiere komunitate hori ulertuta elkarrekin proiektu berean parte-hartzeko modu gisa, alegia, halako proiektu batean non asmoa baita harreman-loturak sortzea hainbat pertsona eta erakunderen artean, xede komunen alde. Horregatik da berritzailea, eta horregatik dauka potentzialtasun pedagogikoa.

Proiektu honekin lortu nahi da hiria bizi duten herritarrek auzoko espazio publikoak zaindu eta maita ditzatela. Ideiaren abiapuntua izan zen Mendillorriko Civivoxeko grafiti-lantegian parte hartzen duten gazteen esku jartzea hormigoizko paretak. Hori horrela, duela bi astetik hona, hormigoizko pareta horietan islatzen ari dira ikasitakoa. Haur-eskolan ere, martxoaz geroztik, horma-pintura lantzen ari dira, astean behin izaten duten lantegi baten bitartez, haur eta familiei zuzendua. Asteak joan ahala familiek erakutsitako interesa eta bertaratuen kopuru handia direla medio, proiektua haziz joan da. Zaindutako prozesu artistikoetan, haur zein helduek ikasi egiten dute, ikerketak egiten dituzte, harritzen dira, gozatzen dute eta pinturak eskaintzen dituen aukerak aurkitzen dituzte lerroekin, orbanekin eta koloreekin jolasean. Haurrek ezin susmatuzko gaitasunak dituztela ohartzen dira helduak. Horrez gain, familiek asko baloratzen dituzte haur-eskolako langileek behar bezala prestatzen dituzten topaketa horiek, une apartak direlako zalantzak partekatzeko, ama edo aita izateko beste ñabardura batzuk ezagutzeko eta laguntza jasotzeko seme-alaben heziketan. Hori azpimarratzen dute egunik egun suertatzen diren askotariko solasaldietan. Horrela, haur-eskola hezkuntza-baliabide bihurtzen da kolektibitate osorako.

Haur Eskoletako kudeatzaile Alfredo Hoyuelosek azaldu duenez, eskolak lantegi horien prozesuak ere dokumentatu nahi ditu, eta erakusketa-panelak edo ikus-entzunezko dokumentalak sortu, proiektu horren berri emateko jendaurrean. Hala mintzatu da: "Aldi berean, ikerketa-prozesu bat da, elkarrekin egotearen plazer hori gogoko duten pertsonen sormen-aukerak ezagutzeko. Asmo handiko ideia bat, xede daukana etorkizunean beste auzo batzuetara hedatzea". Zentzu horretan, aurreikusita dago grafitien inguruko prestakuntza-topaketaren bat egitea, eskolako hezkuntza-profesionalei eta familiei zuzenduta, hiri-artearen aukerak eta kultura ezagutu eta ulertzeko asmoz, betiere haurren begirada eta ikuspuntutik.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 23an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI