Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Tdiferencia konpaniaren Pizpiriñaren goiz osasungarriak saioak hasiera emango dio euskarazko haur-programazioari, zeina Ziudadelara lekualdatu baita,

Tdiferencia konpaniaren Pizpiriñaren goiz osasungarriak saioak hasiera emango dio euskarazko haur-programazioari, zeina Ziudadelara lekualdatu baita,

Ziudadelan Jostaketan programaren barruko saioa da, 18:30ean hasiko da eta sarrera librea da

Iruñeko Udalaren euskarazko haur-programazioa Ziudadelara itzuliko da aurten ere, maiatz eta ekaineko asteazkenetan, Ziudadelan Jostaketan programaren barruan. Oraingoan haurrendako lau ikuskizun programatuko dira, aire zabalean, maiatzaren 23an eta 30ean, eta ekainaren 6an eta 13an. Zikloa bihar abiatuko da, asteazkenarekin, Tdiferencia taldearen Pizpiriñaren goiz osasungarriak izenburuko saioarekin. 18:30ean hasiko da, eta sarrera librea da.

Pizpiriñaren goiz osasungarriak haurrendako saio bat da, hainbat jardueraz osatua. Hasteko, nutrizionista profesional batek eta bi aktorek lagunduta, goxokiak, fruta-piruletak eta -izozkiak egingo dira zuku naturalak erabilita. Gero, All Sport lana taularatuko da, hiru adiskideren istorioa kontatzen duen ikuskizuna: Pizpiriña, Vallerino eta Betiló. Pizpiriñak kirola egin nahi du, eta adiskideek lagunduko zutela esan bazioten ere, aitzakiak asmatu eta asmatu ari dira harekin ez joateko. Amaitzeko, irakasle batek dantza-saio bat gidatuko du, eta jolas eta koreografia dibertigarriak egingo dira All Sport antzezlaneko pertsonaiekin batera. Maite Redínek eta Adriana Olmedok sortu dute proiektua, eta Ainhoa Ruiz, Iker Bengoetxea eta Eva Azpilikueta dira protagonistak.

Tdiferencia 2012an sortu zen, arte eszenikoetan ibilbide luzea zuten bi nafar konpainia elkartzean: XXLespectáculos eta Solita Intencione. Orduz geroztik ekoizpen ugari taularatu dituzte, familiendako zein helduendako, eta haietan sentiberatasun berezia agertu dute generoarekin, bateragarritasunarekin eta gaztediarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko orduan.

Eva Azpilikueta eta Ainhoa Ruiz Nafarroako Antzerki Eskolan ikasiak dira, eta 2006an sortutako TDG Laperola antzerki konpainiako kide izan dira. Konpainiak sorkuntza kolektiboa du ardatz, Me quiero vivir antzezlana kasu. Halaber, Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Antzerkiaren Gauza Miragarriak proiektuko eskola-bisitetan parte hartu du. Iker Bengoetxea bikoizketa-aktorea eta abeslaria da 2003az geroztik. Hainbat estilotako bandatan abeslari aritzeaz gain, urte horretan ere Iruñeko Orfeoian sartu zen eta kantu lirikoarekiko interesa pizten hasi zitzaion. Beste lan eszenikoen artean, Golden Apple Quartet & Kanpingags-ek ekoitzi eta zuzendutako musika-antzerkiko ikuskizun hauetan aritu izan da: Luisa Fernanda, L"ocassione fa il ladro, Figaroren ezteiak, La Bohème eta Galipotx, Karabas eta Goibel.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 22an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI