Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Bihar amaituko da epea txupinazoa jaurtitzeko hautagaitzak aurkezteko

Bihar amaituko da epea txupinazoa jaurtitzeko hautagaitzak aurkezteko

Sanferminetako Mahaian ordezkaturik dauden 60tik gora elkartek 14:30era arte erregistratu ditzakete agiriak

Ondoz ondoko hirugarren urtez, herritarren esku utzi da sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen hautatzeko eskumena, bi fasez osaturiko sistema bat erabilita. Bihar, 14:30ean, lehenengo fasearen epea amaituko da. Sanferminetako Mahaian parte hartzen duten elkarteek edozein udal-erregistrotan aurkeztuta eduki beharko dituzte beren proposamenak eta horiekin batera aurkeztu beharreko agiriak (proposatutako pertsona edo entitatearen berariazko baimena, eta horrek lortutako merezimenduen memoria laburra).

Bost hautagaitza edo gutxiago aurkezten badira, Balorazio Batzorde Teknikoak zuzenean egiaztatuko du horiek arauak betetzen dituzten, herri-bozketa abiatu aurretik. Bost hautagaitza baino gehiago aurkezten badira, maiatzaren 30ean bozketa egingo da Sanferminetako Mahaian, 5 hautagaitza zehaztu arte, eta ondoren prozedura berari helduko zaio. Balorazio Batzorde Teknikoa osatuko dute Alkatetzako Alorreko zuzendariak eta idazkari teknikoak, eta Kultura eta Hezkuntzako zein Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorretako zuzendariek.

Mahaia osatzen duten alderdi politikoak eta udal-ordezkariak ezin izango dira aurkeztu. Horrez gain, iaz proposatutako hautagaitzak ezingo dira berriz aurkeztu, ezarrita baitago aurreko edizioetan aurkeztu eta irabazi ez duten hautagaiak berriz aurkeztu ahal izateko urtebete igaro beharko dela.

Prozesuaren bigarren fasea ekainaren 7tik 21era izango da. Herritarren txanda izango da orduan. Herritarrek digitalki eman ahalko dute botoa, www.pamplona.es webgunean eta demokrazia partizipatiborako Erabaki Pamplona plataforman; telefonoz, 010 Herritarren Arreta Telefonora deituta -948 420 100 zenbakira, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero-; eta aurrez aurre, Civivox sareko edozein zentrotan. Herri-bozketan parte hartzeko, iaz bezala, 16 urtetik gorakoa izan beharko da, eta Iruñean erroldatuta egon.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 22an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI