Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Maiatzaren 28tik ekainaren 2ra, animaliak hartzeko zentroak amorruaren aurkako txertaketa eta zakurren identifikazioa eginen ditu, biak ala biak legea

Maiatzaren 28tik ekainaren 2ra, animaliak hartzeko zentroak amorruaren aurkako txertaketa eta zakurren identifikazioa eginen ditu, biak ala biak legea

Iruñean erroldatutako pertsonek beren zakurrak eramaten ahalko dituzte astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara.

Iruñeko Udalak zakurrak amorruaren kontra txertatzeko eta identifikatzeko udaberriko kanpaina eginen du, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra, Iruñeko Udaleko Animaliak Hartzeko Zentroan, zeinak instalazioak estreinatu berri baititu lokalak handitu eta modernizatzeko lanak egin ondoren. Legeak nahitaezkotzat jotzen ditu bai txertoa jartzea bai identifikazioa. Zerbitzua Iruñean erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta dago. Animaliak Hartzeko Zentroa Unibertsitateko errepidean dago, Nafarroa etorbideko zubiaren ondoan. Nafarroako Unibertsitateko errepidetik sar daiteke,Zaragozako etorbidetik etorriz gero, zubira iritsi aurretik, hain justu.

Txertoa jarri eta mikrotxip bidez identifikatzeagatik 41 euro ordaindu behar dira; zakurrak identifikatuta badaude eta txertoa soilik jarri behar bazaie, 21 euro; eta bakarrik identifikatzeko mikrotxipa jarri behar bazaie, 31 euro. Tasa horiek zentroan bertan ordaintzendira, eskudirutan edo banku-txartelaz. Aurreko urteetako kanpainei erreparatuta, aurreikusi da datozen egunetan 125 zakur inguru joanen direla mikrotxipa eta txertoa jartzera, edo txertoa berriro jartzera Kanpainaz arduratuko diren albaitariek honako ordutegi hau izango dute arta emateko:: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara. Argibide gehiago nahi izanez gero, 948420996 telefonora edo 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deitu behar da (948 420100 telefonora, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).

Iruñean, 2018ko maiatzaren 21ean 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI