Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak Komunitate Garapeneko prebentzio-programetara bideratutako finantziazio-lerroak handitu ditu, 530.000 euro baino gehiagoko Estatuko diru-lagunt

Udalak Komunitate Garapeneko prebentzio-programetara bideratutako finantziazio-lerroak handitu ditu, 530.000 euro baino gehiagoko Estatuko diru-lagunt

Komunitate Garapenak prebentzioko programak lantzen ditu gazte- eta kirol-arloan, prebentzio-zerbitzuetan eta zentro komunitarioen arloan.

Iruñeko Udalak 530.000 euro baino gehiago jotzen duen diru-laguntza eskuratu du Komunitate Garapeneko prebentzio-programetarako, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren deialdiaren barruan, zeina zuzenduta baitzegoen "droga-mendekotasuna prebenitzeko programak egiten dituzten tokiko korporazioei, legez kontrako droga-trafikoan eta horrekin loturiko beste delituetan atzemandako ondasunen funtsaren kargura".

Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek eta Alorreko zuzendari Ana Goiak gaur goizeko prentsaurrekoan eman dute jasotako diru-laguntzaren xehetasunen berri. Diru-laguntza hori bat dator Alor berria aurkeztu zenean azaldutako lan-ildoetako batekin, hain zuzen ere, finantziazio-iturri eta -aukera berriak ikertzea ezarri zuenarekin, udal-zerbitzuek ulertzen baitute beren ardura dela izan daitezkeen deialdi guztietara aurkeztea. Izan ere, Iruñeko Udalak deialdi horretan parte hartzea erabaki zuenean, gutxieneko zuzkidura 2.000 eurokoa zen, eta hori handituz joan liteke polizia-sarekadetan atzeman zitezkeen ondasunen arabera.

Diru-laguntza horri batu behar zaizkio beste 85.928 euro, Osasun Publikoko Institututik jasoak, Drogamenpekotasunen kontrako Foru Planaren barruan, honako deialdi honetan: "Diru-laguntzen deialdia, tokiko entitate, fundazio eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzendua, 2018. urtean osasun-programak garatzeko". Kopuru hori azken urteotan eta deialdi horren barruan lortutako kopururik handiena da.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 18an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI