Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Amaiur Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek azken ukituak eman dizkiote uso formarekin egindako parterreari, alegia, Koloretako auzoak programaren ba

Amaiur Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek azken ukituak eman dizkiote uso formarekin egindako parterreari, alegia, Koloretako auzoak programaren ba

Iruñeko alkateak eta Lorategietako Zerbitzuko langileek ikasleei lagundu diete izpilikuak, arrosa-landareak eta espireak landatzen, marrazkia osatu arte

Gaur goizean, Amaiur Ikastolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 65 ikasle inguruk (11-12 urte), Joseba Asiron Iruñeko alkateak lagunduta, buru eman diete Koloretako auzoak proiektuaren azken parterreko zuhaixkak landatzeko lanei. Lorategi berria uso formako gunea da, López pilotalekuaren atzealdean dago, eta 720 zuhaixkak osatzen dute: 198 izpiliku-zuhaixka, arrosa koloreko 108 arrosa-landare eta 414 espirea zuri. Zuhaixka horiek dira programaren lehen fase honetan guztira landatu diren 5.574 zuhaixken % 12,9.

Lorategi eta Berdeguneetako Zerbitzuko langileen laguntzaz, eta Mikel Baztán arduradunaren azalpenekin, adingabeek azken ukituak eman dizkiote 300 m2 inguru duen Iturramako parterre honi, lagungarri izango dena, hemendik aurrera, herritar guztiak eta bereziki auzo honetako ikasleak ingurumen arloetan hezteko eta sentsibilizatzeko. Aldez aurretik, proiektu honen inguruan lan egin da ikastolan, eta landaketa egin ondoren, ikasleek aukera izan dute etxera eramateko sasoiko landare txiki bat eta programaren triptikoa, non argibideak ematen baitira hiriaren hainbat auzotan kokatutako zazpi lorategi txikien inguruan.

Zuhaixka-parterrea euskaraz eta gaztelaniaz seinaleztatu da, plastiko birziklatuz egindako seinaleen bidez. Karteleko azalpenean jasotzen da, hausnarketari begira, hamarnaka hegaztik hirigunea konpartitzen dutela gizakiekin, eta presentzia horrek hiriaren edertasuna eta biodibertsitatea handitu egiten dituela. Auzo bakoitzeko parterreak bukatzeko, Udalak dinamika hauxe bera erabili du ikastetxe hauetako ikasleekin: El Lago, Elorri, Mendigoiti, José María Huarte, Patxi Larrainzar, Cardenal Ilundáin, San Frantzisko, Vázquez de Mella, Sanduzelai eta San Jorge. Guztira, programan 720 bat ikaslek parte hartu dute.

Eremu berria ureztatzeko berdegune horretan erabiltzen den ihinztagailu-sistema bera erabiliko da. Guneak behar duen mantentze-lan bakarra da usoari forma ematea denborak aurrera egin ahala, silueta goitik ondo bereizi ahal izateko; izan ere, usoa osatzen duten zuhaixkek pare bat urte beharko dituzte heltzeko.

Gorri, arrosa eta hori koloreko auzoak

Iturramarekin, zazpi dira Koloretako auzoak programaren lehenengo fasean sortutako guneak. Erripagaña, Sanduzelai, Mendillorri, Arrotxapea, Ermitagaña/Donibane eta Zabalgunea/Alde Zaharra auzoek halako gune bana dute, eta arrano, tximeleta, salamandra, bitxilore, dortoka eta idi-bihotz bat ordezkatzen dituzte, hurrenez hurren. Usoaren kasuan bezala, elementu bakoitzak esanahi bat dauka: esaterako, tximeletak gogora ekarri nahi die hurbiltzen direnei zer garrantzia duten intsektuek biodibertsitateari begira; salamandrak, arreta deitu nahi du hezeguneen zaintza-lanen gainean; eta dortokak, galapago autoktonoa galtzeko zorian dagoela azpimarratu nahi du, eta zer nolako arriskua dakarten exotikoek bertako ekosistemarako.

Iruñeko hiri-paisaiako elementu berriak dira, bertako lurzoruari eta klimari oso ondo egokitutako landareak zein zuhaixkak batzen dituztenak kolore eta usain berriak ekartzeko, auzoetako bistak aldatuz. Neguko hileetan, honako mota hauetako 5.574 zuhaixka landatu dira: forsitia (Forsithya), "Red Robin" fotinia (Photinia fraseri) eta Vanhoutteko Espirea (Spirea Vanhoutte), bai eta zenbait landare usaintsu, izpilikua eta erromeroa (Rosmarinus officinalis prostratus), besteak beste.

Hemendik aurrera Koloretako auzoak programako zazpi laberinto koloretsuak (gorriak, arrosak, horiak, zuriak, berdeak, eta abar) bisitatzeko aukera egongo da eta, seguruenik, programa hori gune berrietara zabalduko da datorren udaberrian. Hiri-paisaiari buruz herritarrak sentsibilizatu eta elementu berriez oinezkoaren begirada birmoldatu ez ezik, lorategi txiki hauetako beste helburu bat da urratsak egiten jarraitzea lorategietako mantentze-kostuak epe ertainean murrizte aldera.

Koloretako auzoak

  • Usoa Iturrama (López pilotalekuko atzealdea)

Ikastetxea: Amaiur Ikastola

Kolore nagusia: zuria

Zuhaixka kopurua: 720

Motak: izpilikua, arrosa-landarea eta espirea

  • Tximeleta Sanduzelai (Trinitariosko parkea)

Ikastetxea: Sanduzelai eta San Jorge

Kolore nagusia: arrosa

Zuhaixka kopurua: 990

Motak: espirea, fotinia, arrosa-landarea, forsitia, erromero eta izpilikua

  • Salamandra Mendillorri (kirol-pistetako zelaietako tximinia)

Ikastetxea: Elorri, El Lago eta Mendigoiti

Kolore nagusiak: gorria eta berdea

Zuhaixka kopurua: 810

Motak: fotinia, arrosa-landarea, izpilikua eta cotoneaster

  • Bitxilorea Arrotxapea (Maiteminduen parkea)

Ikastetxea: Patxi Larrainzar eta Cardenal Ilundain

Kolore nagusia: zuria eta horia

Zuhaixka kopurua: 615

Motak: espirea, arrosa-landarea, forsitia eta izpilikua

  • Dortoka Ermitagaña / Donibane (Ibarbideko parkea)

Ikastetxea: José María Huarte

Kolore nagusia: gorria

Zuhaixka kopurua: 741

Motak: fotinia, arrosa-landarea, izpilikua, cotoneaster eta teucrium

  • Idi-bihotza Zabalgunea / Alde Zaharra (Caparrosoren Errotaren ingurua)

Ikastetxea: San Frantsizko eta Vázquez de Mella

Kolore nagusiak: horia eta gorria

Zuhaixka kopurua: 1.092

Motak: fotinia, arrosa-landarea, izpilikua, berberis, biburnum eta forsitia

  • Arranoa Erripagaña

Ikastetxea: Ez dago parte hartu duen hurbileko ikastetxerik

Kolore nagusiak: zuria eta arrosa

Zuhaixka kopurua: 606

Motak: espirea, fotinia eta arrosa-landarea

Iruñean, 2018ko maiatzaren 15ean 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI