Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. MICE, Don Inorrez, Jabier Muguruza, Alboka, Mielotxin eta Lauarin dantzariak, Jean Bordaxar eta LUMI. Horra Kantu eta Hitza programako kontzertuak, ma

MICE, Don Inorrez, Jabier Muguruza, Alboka, Mielotxin eta Lauarin dantzariak, Jean Bordaxar eta LUMI. Horra Kantu eta Hitza programako kontzertuak, ma

Euskarazko formatu txikiko ikuskizun horiek ostegunetan izanen dira Erraldoien txokoan, eta sarrera librea izanen da, aurrez gonbidapena hartuta

Euskarazko formatu txikiko zazpi kontzertuk osatzen dute kartela aurtengo Kantu eta Hitza programaren ediziorako, zeina Erraldoien txokoan egingo baita (Descalzos k., 72), maiatzaren 17tik ekainaren 28ra. Oholtza gainean, beren lan edo proposamenak aurkeztuko dituzte honakoek: MICE, Don Inorrez, Jabier Muguruza, Alboka, Mielotxin eta Lauarin dantzariak, Jean Bordaxar eta LUMI. Emanaldiak ostegunetan izanen dira, 20:30ean, eta sarrera librea bada ere gonbidapenak hartu beharko dira aldez aurretik, Erraldoien txokoan bertan, kontzertua hasi eta ordubete lehenagotik.

Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Udaleko euskara-koordinatzaile Iñaki Azkonak eta Jabier Muguruza musikariak gaur goizean aurkeztu dute 2018ko Kantu eta Hitza, urteko bigarren hiruhilekoko kultur-agendan finkatuta dagoen zikloa, zeinak aurkezten baitizkigu egun euskaraz lantzen diren musika-estilo askotarikoak: folka, doinu tradizionalak, musika elektronikoa eta rocka, adibidez. Iaz, 1.000tik gora lagun bertaratu ziren Iruñeko Udalak antolatu zituen formatu txikiko zazpi kontzertuetara.

Programari hasiera emango dio MICEk, Miren Narbaiza eibartarrak Ander Mujikarekin batera Napoka Iria taldean zenbait urteko ibilbide artistikoaren ondotik mamitu duen proiektu berriak. Bere lehen lana aurkeztuko du, maiatzaren 17an, ostegunarekin: Buelteri eusten. Joseba Baleztena beratarrak ekoitzi du, eta zortzi kantaz osatuta dago, zeinetan islatzen baita atmosfera ilun, distortsio eta denbora sotiletan oinarritutako musika-nortasun bat, erritmo eta bizitasun handiagoko uneekin uztartzen dena, oso ahots bereizgarri baten gidaritzapean.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI