Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak udako 243 abonamendu zozketatuko ditu, Txantrea KKEko, Oberena Elkarteko eta Arrotxapea KKEko igerilekuak erabiltzeko

Udalak udako 243 abonamendu zozketatuko ditu, Txantrea KKEko, Oberena Elkarteko eta Arrotxapea KKEko igerilekuak erabiltzeko

Eskaera egiteko epea maiatzaren 10etik 18ra da, eta izena eman behar da 010 edo 948 420 100 telefonoan

Aurten ere, Udalak udako abonamenduak zozketatuko ditu, Txantrea KKEko, Oberena Elkarteko eta Arrotxapea KKEko igerilekuak erabiltzeko. Guztira 243 abonamendu banatuko dira izena ematen dutenen artean. Eskaerak 010 eta 948 420 100 telefonoen bitartez egin behar dira, epea ireki da dagoeneko, eta maiatzaren 18an, ostiralarekin, amaituko da. Onuradun izateko betekizun bakarra da Iruñean erroldaturik egotea 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxienez.

Zehazki, 75 abonamendu zozketatuko dira Oberena Elkarterako, 100, Txantrea KKErako, eta 68, Arrotxapea KKErako, eta aurtengo ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte erabiltzen ahalko dira. Instalazio bakoitzerako ezarritako abonamenduen % 10 erreserbatuta egongo dira % 33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat. Eskabidea igerileku baterako bakarrik aurkezten ahalko da. Udalak egiaztatzen badu pertsona batek eskaera bat baino gehiago egin dituela, horiek guztiak deuseztatuko dira.

Bi eskaera-modalitate daude: batetik, banakako eskera dago, 14 urtetik gorakoendako, eta bestetik, familiakoa, zeinean ezkontideak edo izatezko bikoteak, 14 urtetik beherako seme-alabak eta aitona-amonak sar daitezkeen. Abonamenduen prezio publikoak 2018ko Ordenantza Fiskalen 2. arauan ezarritakoak izango dira (Udalaren kirol-instalazioak eta eskoletako areto eta instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituen araua). Hori horrela, 2 eta 14 urte bitarteko adingabeek 40,30 euro ordaindu beharko dute; 14 eta 25 urte bitarteko gazteek, 60,50 €; 25 eta 65 urte artekoek, 80,75 €; eta 65 urtetik gorakoek, 40,30 €. Prezio horiei aipatu arauaren epigrafeetan jasotako murrizketak aplikatuko zaizkie.

Abonamenduen zozketa, maiatzaren 23an

Zozketa jendaurrean egingo da, maiatzaren 23an, asteazkenarekin, 10:00etan, ANIMSA enpresa publikoaren egoitzan (Iratxeko Monasterioaren kalea, 8). Abonamendua egokitzen zaien pertsonei SMS bidez jakinaraziko zaie inguruabar hori, 010etik, eta esleitutako abonamenduak eskuratzen ahalko dituzte maiatzaren 30ean eta 31n, 10:00etatik 12:00etara, Zapataria kaleko 40ko behean. Horretarako, NAN aurkeztu beharko da, abonuak banakoak badira, eta familia-liburua edo izatezko bikoteen erregistroko egiaztagiria, familiako eskabideen kasuan.

Zozketako saridunek ezin izanen dizkiote beste inori haien eskubideak besterendu, eta ezarritako kuotak ordaindu beharko dituzte. Halaber, onuradunek bete beharko dituzte zein kirol-instalazioetara joan eta horko barne-arauak. Azkenik, ezin izango dira abonamenduen onuradun izan instalazio bakoitzaren araudia aplikatuz bazkide izateko eskubidea galdu dutenek edo aurretik abonamenduaren titular izan eta kasuan kasuko instalazioaren arauak ez betetzeagatik titular-izaera galdu dutenek.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 9an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI