Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak esparru-akordio baten bitartez kontratatuko du Iruñeko kultur programazioari begirako agertoki- eta karpa-hornidura

Udalak esparru-akordio baten bitartez kontratatuko du Iruñeko kultur programazioari begirako agertoki- eta karpa-hornidura

Iruñeko Udalak esparru-akordio baten bidez hautatuko ditu Iruñeko kultur programazioari begira agertokiak eta karpak hornitzen dituzten enpresak, modu horretan kontratazioak azkarrago egiteko, eta modu eraginkorragoan. Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak baldintza-agiriak onetsi ditu, eta horrekin batera hasiko dira esparru-akordioa garatzen, Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu den prozedura irekiaren bitartez. Hori horrela, Udalak enpresa hornitzaileak hautatuko ditu.

Esparru-akordio honen bidez estaliko dira Udalak Kultura eta Hezkuntzako Alorraren bidez gauzatzen dituen kultur programazioen azpiegitura-beharrak, izan programazio horiek Udalarenak edo beste erakunde batzuekin elkarlanean egindakoak, eta balioko du, baita ere, beste udal-alorretan gerta daitezkeen beharrak asetzeko. Behar horiek barne hartzen dituzte azpiegituren hornidura, garraioa, muntaia eta desmuntaia, eta lau sortatan banatzen dira.

Lehenengo sortak estalkirik gabeko agertokiak hartzen ditu barne; bigarrenak, agertoki estalkidunak; hirugarrenak, aulkiak; eta laugarrenak, karpak. Baldintza teknikoen agiriak sorta bakoitzaren ezaugarriak xehatzen ditu. Zerbitzuaren txostenean jasotakoarekin bat, sorta bakoitzaren tarifak ezartzerako orduan funtsezko bi irizpide hartu dira kontuan: aurretik egindako azpiegitura-kontratazioetako esperientzia eta hornitzaileek beraiek emandako tarifak. Hori abiapuntu hartuta, prezioen batezbestekoak kalkulatu dira. Kontratuaren zenbatekoa, guztira, 121.000 euro da, BEZa barne.

Esparru-akordioak urtebeteko indarraldia izango du, hautaketa-akordioa egin eta hortik aitzina, eta urtebeteko luzapen bakarra izan ahalko du. Lizitazio honetan lehiatzeko interesa dutenek maiatzaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaintzak. Azpiegitura-beharra gertatzen den bakoitzean, sorta bakoitzerako hautatu diren enpresei eskatuko zaie aurrekontua; enpresek ezingo dituzte azpiegiturak eskaini lizitazioan aurkeztutako prezioen gainetik, ezertan galarazi gabe prezioak baxuagoak izatea.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI